Euskal Prosa eta Ahozko Literaturaren Giltzarriak

Beste atzerriko hizkuntzak2,91 KB

Euskarazko Prosa Klasikoa

Euskarazko prosa klasikoaren ezaugarriak. Lehen euskal testigintza utilitarioak prosazkoak dira. Prosa literarioa artzain eleberri batekin hazi zen.

Prosa Klasikoaren Aintzindariak eta Idazleak

Jon Perez Larrazagaren prosa landua eta erlijiokoa zen.

Prosaren bi aintzindari nagusiak Leizarraga eta Axular izan ziren. Leizarragak Biblia itzuli zuen eta Axularrek prosa bikaina sortu zuen.

XIX. mendean generoak garatu ziren: eleberria, ipuin-bildumak, kazetaritza...

Joanes Etxeberri

Saran bizi zen, eta gero Azkoitian; han hil zen 1749an. Medikua zen. Obra gehienak euskaraz idatzi zituen.

Bizenta Mogel

1782ko urtarrilaren 6an jaio zen Azkoitian. 1854an hil zen Abandon. Umezurtz geratu zen.

  • Euskaraz, latinez eta gaztelaniaz idatzi zuen.
  • Euskarazko lehen fabula idatzi zuen.
  • Latinetik euskarara itzulpenak egin zituen.
  • Bertsoak sortu zituen.
  • Ipuin onak idatzi zituen gipuzkerazko liburu batean.

Pedro Axular

XVI. mendeko euskal prosaren idazlerik onena. 1556an jaio zen Urdaxen. San Salvadorren egin zituen ikasketak. Tarbesen apaiza izan ondoren, Donibane Lohizunen izan zen. Obra inportanteena Gero da. Saran hil zen.

Joan Antonio Iztueta

Dantzari arina izan zen. Espetxean ere egon zen.

Obrak:

  • Gipuzkoako dantza
  • Euskaldun antziña
  • Gipuzkoako kondaira
  • Vocabulario vascuence
  • Jasotako gutunak
  • Idatzitako gutunak

Agustin Kardaberaz

1703an jaio zen Hernanin.

Obrak:

  • Erlijio-prosa
  • Gramatika
  • Itzulpenak

Joan Antonio Mogel

Eibarren jaio zen 1745ean. Markinan hil zen 1804an. Bizkaiko literaturaren sortzailetzat hartzen da. Filosofia eta teknologia ikasi zituen. Medikua zen.

Euskarazko Ahozko Literatura

Ahozko Literaturaren Ezaugarriak

  • Kultura-testuinguru jakin batekoak.
  • Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
  • Gai eta teknika zaharrak erabiltzen ditu.
  • Anonimoa da.
  • Testu-aldaketak ugariak dira.
  • Herri-memoriaren giltzarria da.
  • Toki publikoetan zabaltzen zen.

Bi genero nagusi:

  • Poesian: baladak, kantak...
  • Narratiban: ipuinak, kondairak...

Euskal ahozko literatura oroimenean oinarritzen da eta oso errotua egon da. Ahozko transmisioan errimak, erritmoak, kantuak eta espresioak garrantzitsuak dira.

Ahozko Literaturaren Bilketa

Duela urte asko hasi zen paperetan jartzen. Ahulduz joan da ahozkotasuna azken urteetan.

Agusti Xahok herri-kantuz osatutako kantutegia bildu zuen. Gero, XX. mendean, Azkuek ahozko adierazpenak bildu zituen, eta Jose Miguel Barandiaran antropologoak euskal mitologiari buruzko lana egin zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML