Euskal Literaturaren Historia XIX. Mendean
Iparraldeko Euskal Literatura (XIX. mendea)
Sarrera historikoa eta kulturala
Waterlooko porrotaren ondoren, Antzinako Erregimena berrezarri zen; haatik, euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu.
Iparraldean aldaketak ez ziren hain azkar eta nabarmen gertatu: industriak garrantzi gutxi zuen, nekazaritza-giroko gizarte tradizionalak jarraitu zuen, eta Elizak, indartsu oraindik, gehienetan bere eraginari eutsi zion.
Garai honetan nabarmentzekoa da A. Abadia eta hark bultzatutako Lore Jokoak.
Prosa erlijiosoa Iparraldean
- M. Duhalde (1753-1804): Meditazioneak gei premiatsuenen gainean (1809), euskara dotorean idatzia.
- E. Lapeire (1840-1893): Azkaindarra. Kredo edo Sinhesten dut esplikatua (1891), lapurtera klasikoan.
- J. Pierre Arbelbide (1841-1905): Nafarroa Behereko Zaron jaiotakoa. Igandea edo Jaunaren Eguna (1895), lexiko zainduagoan.
Saiakerak eta biografiak
- J. Piarres Duvoisin (1810-1891): Laborantzako liburua (1858).
- M. Elizanburu (1826-1895): Heletarra. 1890ean saiakera argitaratu zuen: Framazonak eta Frantziako hirur errepubliken ixtorioa laburzki.
- F. Laphitz (1832-1905): Bi saindu eskualdunen bizia (1867an Baionan argitaratua).
- B. Joanategi (1837-1921): Isturiztar fraide beneditarra. Sei bat liburu idatzi zituen, besteak beste, Sainduen bizitzea (1890ean eta 1900ean bi tomotan argitaratua). Kazetaritza erlijiosoa landu zuen Fedearen Propagazioneko Urtekaria aldizkarian.
- J. Hiriart-Urruti: Apaiz hazpandarra. Eskualduna astekaria kudeatu zuen 1887tik 1915era arte, euskaraz eta frantsesez.
Iparraldeko narratiba
- Joan Batista Azkonagerre (1844-1927): 1870ean agertu zen Atheka gaitzeko ohiartzunak, lehen euskal eleberritzat jotzen dena.
- Joan Piarres Duvoisin (1810-1891): Baigorriko zazpi liliak (1884-1885; 1987an liburu batean batua).
- Joan Batista Elizanburu (1828-1891): Piarres Adame (1888).
Bertsogintza eta Lore Jokoak Iparraldean
- Piarres Topet "Etxahun" (1786-1861): Barkoxeko koblakaria. Maria Solt eta Kasterori bertsoak (1840 inguruan).
- Joan Martin Hiribarren (1810-1866): Apaiz azkaindarra. Euskaldunak (1853).
- Lore Jokoak: 1853an antolatu zituen lehenbizikoz Anton Abadiak (1810-1897). Urtero ospatzen ziren euskal jai hauetan saria ematen zitzaion euskarazko bertso-sorta onenari.
- Joan Batista Elizanburu (1828-1891): Saratarra. Behin baino gehiagotan bereganatu zituen Lore Jokoetako sariak: Iragan besta biharamunean, Nere etxea ("Ikusten duzu goizean"), Agur herriari! ("Urrundik").
- Grazian Adema "Zalduby" (1828-1907): Uholde baten pare elizkanta, Pilotariak eta Gauden euskaldun ("Zazpi Eskualherriek").
- Atzerritik etorritako zenbait euskalari: F. Michel, L. L. Bonaparte, Willem Jan Van Eys, J. Vinson eta H. Schuchardt.
Hegoaldeko Euskal Literatura (XIX. mendea)
Hegoaldeko sarrera historikoa
Hirurteko Konstituzionalean (1820-1823), monarkia absolutista baztertu eta Cadizen urte batzuk lehentxeago onartutako konstituzio liberala ezarri nahi izan zen Espainiako Erresuma osoan. Orduan porrot egin arren, Fernando VII.aren heriotzarekin liberalak iritsi ziren agintera. Berehalaxe lehertu zen karlisten eta isabelinoen arteko gerra zibila: Lehen Karlistada (1833-1839), gerrate luze eta odoltsua.
Bergarako Besarkadak (1839) gerra nolabait amaitu bazuen ere, ez zituen denen nahiak ase. Antzinako Erregimenaren antolamendu politiko-administratiboak ez zuen lekurik estatu indartsu eta bateratua nahi zuten liberal gehienentzat.
Foruak erabat kendu aurretik, beste gerrate latz bat gertatu zen hegoaldeko lau probintzietan: Azken Karlistada (1872-1876). Gerra haren bukaerarekin betiko ezabatu ziren foruak. Horrek ondorioak ekarri zituen politikan nahiz gizartean: hizkuntza eta kultura aldetik susperraldia bultzatu zen, eta alderdi politiko nahiz sindikatu berriak sortu ziren.
Prosa erlijiosoa Hegoaldean
1800 aldera arte ez zen erabat suspertu. Frantziako Iraultza eta batez ere Konbentzio Gerra iratzargailu gertatu ziren. Pentsakera berrien ondorioz, elizgizonek oso kolokan ikusi zuten beren etorkizuna. Itxura batean ez zen sasoi egokia liburuak kaleratzeko; hala ere, premia gorriak akuilatuta, apaizek eta fraideek ordura arte ez bezala ekin zioten lanari Bizkaian zein Gipuzkoan.
Bizkaierazko idazlanak
Eliz liburuak nabarmendu ziren:
- Joan Antonio Mogel (1745-1804): Konfesio ona (1803).
- P. A. Añibarro (1748-1830): Esku-liburua (1802) eta Lora sorta espirituala (1803).
- P. Astarloa (1751-1821): Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (1816-1818).
- B. Madariaga (1768-1835): Euskal errijetako olgeeta ta dantzen neurrizko gatz-ozpinduba (1816) eta Ikasikizunak (1816, 1817, 1819).
- Joan Jose Mogel (1781-1849): Baserritar nekezaleentzako eskolia (1816).
Gipuzkerazko idazlanak
- J. Batista Agirre (1742-1823): Konfesioko eta Komunioko sakramentuen gañean erakusaldiak (1805).
- Joan Ignazio Gerriko (1740-1824): Kristau-doktriña guztiaren esplikazioaren saiakera (1805ean taxutua eta 1858an publikatua).
- Frantzisko Ignazio Lardizabal (1806-1855): Testamentu Zarreko eta Berriko kondaira (1855).
- Duela gutxira arte ez da berririk izan F. Agustin Otaegi (1767-1840) edo J. Felix Amundarain (1755-1825) idazleei buruz.
Prosa ez-erlijiosoa
- Joan Antonio Mogel: Markina-Xemeingo erretorea, Peru Abarka lanaren egilea. Bi iloba idazle izan zituen: Joan Jose Mogel apaiza eta Bizenta Mogel. Fabula pila bat moldatu zuen bertsotan; Bizentaren liburuaren amaieran azaldu ziren gehienak, eta XX. mendean ezagutarazi ziren. Mogeldarrek gipuzkeraz ere idatzi zuten.
- Bizenta Mogel (1782-1854): Hogeita bi urterekin Ipui onak (1804) plazaratu zuen, Esoporen berrogeita hamar alegia edo fabula gipuzkera txukunera egokituz.
- Iparraldeko alegiagileak: J. Batista Arxuk (1811-1881) La Fontaineren alegia berheziak argitaratu zituen 1848an zubereraz, eta L. Goietxek (1791-?) Fableak edo alegiak 1852an lapurteraz, La Fontaine iturritzat hartuta.
- A. Paskoal Iturriaga (1778-1851): Hernaniarra; F. M. Samaniego arabarra izan zuen eredu. Fábulas y otras composiciones en verso bascongado dialecto guipuzcoano (1842) moldatu zuen, baita Gipuzkoako eskoletarako Diálogos basco-castellanos (1842) edo jolasak ere.
- J. Ignazio Iztueta (1767-1845): Zaldibiarra. Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia (1824) eta Gipuzkoako probintziaren kondaira edo historia (1847) idatzi zituen. Dantzen arloa landu zuen, eta autodidakta izanik, euskaraz moldaturiko lehen historia-liburu ez-erlijiosoa eskaini zigun.
Hegoaldeko bertsogintza
- F. Petrirena "Xenpelar" (1835-1869): Errenteriarra, bertsolaririk ospetsuena.
- J. Maria Iparragirre: Urretxuarra, doinu modernoagoen egilea; ospetsua da haren Gernikako Arbola.
- I. Bizkarrondo "Bilintx" (1831-1876): Donostiarra, maitasun zapuztuaren kantaria.
- E. Maria Azkue (1813-1873): Lekeitiarra. 1860 aldera idatzi zuen, eta 1896an Parnasorako bidea bilduma publikatu zen.
- F. Arrese Beitia (1841-1906): Otxandioarra. Lehen Lore Jokoak irabazi zituen (Elizondo, 1879) Ama Euskeriari azken agurrak poemarekin. 1900ean Ama Euskeriaren liburu kantaria antologia plazaratu zuen.
Donostia aldeko antzerkigintza
Hegoaldean, lehenago P. I. Barrutiaren eta X. Muniberen teatro-lanak besterik ez zeuden.
Euskal kulturaren aldeko ekimenik indartsuenetako bat Gipuzkoako hiriburuan sortu zen: Jose Manterolaren Euskal-Erria aldizkaria, 1880tik aurrera argitaratua.
- M. Soroa (1848-1902): Gabon (1880), Antonio Kaiku (1882), Gorgonioren estuasunak (1894) eta Ezer ez ta festa (1899).
- T. Altzaga (1861-1941): Soroaren eskolan hasia. Santo Tomaseko feriua (1892) eta Txanton Piperri (1899).
- Beste egile batzuk: S. Baroja, B. Iraola eta P. Artola.