Euskal Literaturako Aitzindariak eta Idazle Klasikoak

Beste atzerriko hizkuntzak3,37 KB

Euskarazko Lehen Idazle Garrantzitsuenak

Bernart Etxepare (1545)

Euskarazko lehen liburu inprimatuaren egilea da.

  • Obra nagusia: Linguae Vasconum Primitiae.
  • Datu biografikoak: Espetxean egon zen. Batzuen ustez, Gaztelako erregearen alde egoteagatik, eta beste batzuen ustez, arrazoi moralengatik.

Joanes Leizarraga (XVI. mendea)

Bigarren prosalaria izan zen. Katolikoen eta protestanteen arteko tirabirek bete-betean harrapatu zuten. Haren ia liburu guztiak Erreforma kalbinistaren eraginez sortu ziren.

Joan Perez de Lazarraga (XVI. mendea)

Arabakoa zen, familia aberatsekoa, eta Madrilen bizi izan zen.

Lazarragaren eskuizkribua

  • Luzera: 50 orrialde.
  • Edukia: Artzain eleberri laburra (prosaz eta bertsoz) lau neska-mutilen maitasun gorabeherekin.
  • Poemak: 46 poema (9 gaztelaniaz, 37 euskaraz), gehienak amodiozkoak.

Joannes Etxeberri (Ziburukoa)

Lapurteraz idatzi zuen eta doktore titulua zuen. Hiru liburu nagusi idatzi zituen:

  1. Manual Debozioneskoa
  2. Noelak eta bertze kanta espiritual berriak
  3. Elizara erabiltzeko liburua

Pedro Agerre Azpilkueta, Axular (XVII. mendea)

Sarako parrokiako erretorea zen, eta idazlea baino lehenago sermoilaria izan zen.

Hil baino urtebete lehenago, 1643an, Gero liburua argitaratu zuen bi zatitan. Obra horretan adibide eta sinonimo ugari erabiltzen ditu.

Arnaud Oihenart (XVII. mendea)

Abokatua eta aberatsa zen. Bi obra nagusi idatzi zituen:

  • Notitia Utriusque Vasconiae (Euskal Herriari buruzko historia eta zuzenbide lana).
  • Bildutako esaera zaharrekin osatutako beste liburu bat.

Bernard Gazteluzar, Tartas

Ontsa hiltzeko bidea izeneko obra idatzi zuen.

Silvain Pouvreau, Etxeberri Sarakoa

Axularren eta Oihenarten obrak irakurrita zituen, eta Axular zuen buruzagi espirituala.

Obra nagusiak:

  • Lau-urdiri gomendiozko karta
  • Euskararen hatsapenak
  • Euskarazko hatsapenak latin ikasteko
  • Hiztegia (euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz)

Manuel Larramendi (Aita Larramendi)

Palentzian, Salamankan eta Valladoliden goi mailako hizlaria izan zen. Heriotzara arte Loiolan kokatu zen, eta euskara zuen idazgai kutunena.

Obra garrantzitsuenak:

  • De la Antigüedad y Universalidad del Vascuence en España
  • El Imposible Vencido: Arte de la Lengua Bascongada
  • Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín

Sebastian Mendiburu, Kardaberaz

Bizkaian eta Gipuzkoan misiolari moduan aritu zen. Osasunez gaizki zegoenean, Loiolako komentuan 12 urte eman zituen ia atera gabe, baina handik bota egin zuten. Bolognatik gertu aurkitu zuten hilda.

Obra nagusia: Euskeraren Berri Onak (apaizek euskara ikas zezaten idatzia).

Sebastian Mendiburu

Jesuita zen, eta idatzi zuen guztia erlijiosoa zen.

Obra batzuk:

  • Jesusen Bihotzaren Debozioa
  • Jesusen Amorenekoei dagozten zenbait otoizgai
  • Euskaldun Onaren Biziera

Deskargatu

PDF Word HTML