Euskal Literatura XIX. Mendean: Mogel eta Astarloa
Euskal Literatura XIX. Mendean
Historiaz
XIX. mendean bi gerra karlista egon ziren. Bigarrenaren bukaeran foruak abolitu ziren. Horrek, mugimendu abertzaleak ekarri zituen. Iparraldean, euskaldunak bilduko zituen erakunde politiko bat sortu nahi zen. Ondoren, Iparraldea bizitasun ahuleko aldi batean murgildu zen.
Literaturaz
Bizkaieraz idatzitako literaturari begiratzen zaio XIX. mendean. Apologisten tradizioa. Kanpotik datorren erasoaren uholdea ere sekula baino indartsuagoa delako.
Bizkaieraz
Idazle talde bat aurkitzen dugu bizkaieraz ere. Predikazioa dute ardura nagusia, eta euskararen nondik-norakoa ere interesatzen zaie. Bi moldeetan banatzen dira autoreak:
- Ekialdekoak, Markina aldekoak.
- Mendebaldekoak.
Bien arteko diferentzia ortografiarena besterik ez da.
Joan Antonio Mogel (1745-1804)
Bizitza
Eibartarra da eta bizkaieraz ari den Gipuzkoakoa da. Apaiz-lanetan aritu zen Markinan. Ondoren, bertan hil zen.
Obra
Peru Abarka da bere obrarik garrantzitsuena.
Iritzi kritikoa
1802an idatzi arren, 1881ean argitaratu zen. Bizkaieraz idatzita dago. Ez da eleberrien ohiko arauetara makurtzen:
- Sarrera bat gaztelaniaz
- Sei autu edo elkarrizketan garatzen da obraren mamia.
- Zazpigarren elkarrizketan bi apaizen arteko solasa jasotzen du.
Obraren muina
A: Maisu Juan Kaletar ezjakina da eta Peru Abarka, baserriko eskolan hezi eta zaildutakoa. Pertsonaia bakoitzak islatzen duen bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa:
- Pertsonaien nortasuna.
- Beraien izaeraren ikerketa.
- Elkarrizketaz denbora-leku zehaztapenak egiteko trebetasuna.
- Ohituren azterketa.
- Pertsonaia bakoitzaren araberako hizketa-mailaren jokoa.
- Euskarari buruzko oharrak.
- Mundu-ikuskera osoa, baserri bizitzaren idealizazio nabarmena barne.
Maisu Juan izenez baino ez da maisu. Baina bien arteko egoera Maisu Juanen alde lerratzen da.
B: Kritikak Peru Abarka euskal obra gorenen artean dauka. Arruntetik goratxoagoko hartzaileari dago zuzenduta obra. Mundu jatorren erakusleiho da.
C: Elkarrizketa asko ditu. Elkarrizketak estilistikako elementu eta obraren oinarri bihurtu ditu autoreak. Balio etnologikoa ere estimatzen dute adituek.
D: Ezaugarri horiek Peru Abarka oso obra originala bihurtu dute honengatik:
- Ez dagoelako horrelako besterik.
- Obraren lanketarako hautatu dituen oinarrietan eta orekan oso airoso mugitu zen.
Eragina
Bizkaitar idazleen artean eragin du gehienbat. Mogelen sermoiak eta erlijio argibideak oso estimatuak izan dira. Erromantizismoarekin lotu dute.
Paulo Astarloa
Labur-labur zer esaten duen
obra emankorraren autorea da.
- Giza hizkuntza guztien iturburua bat bakarra izan zen, eta hizkuntza horren ondorengo zuzena euskara da.
- Zuzentasuna, logikotasuna, oreka... perfekzioa du euskarak.
- Alfabetoko letra bakoitzak bere balioa eta esanahia dauka.