Euskal Literatura: Erromantizismoa eta Idazle Nagusiak

Beste atzerriko hizkuntzak4,1 KB

Erromantizismoaren ezaugarri nagusiak

Erromantizismoaren garaian, Ilustratuek arrazoimenean jarritako konfiantza sendoa eten egiten da. Beraz, mundua ezagutzeko ez dira eredu aproposak ez geometria, ezta matematika ere. Honako hauek dira balio berri nagusiak:

  • Ideala
  • Urrutimina
  • Sinbolismoa

Literatura erromantikoaren ezaugarriak

  • Subjektibismoa: Egilearen barne-munduari garrantzia.
  • Pasaiak eta eguraldia: Sentimenduen islatzaile.
  • Neoklasizismoaren aurkako jarrera.

Euskal idazle esanguratsuak

Etxahun (1786-1862)

Bizitza: Ez zuen bizimodu erraza izan. Zuberoan jaio zen eta zorigaiztoko haurtzaroa izan zuen. Bere lagun bati tiro egin ondoren, ezkutuan egon zen, eta irteeran erromes ibili zen.

Obrak: Honako sailkapen hau du:

  • Olerki autobiografikoak: Urxapal bat.
  • Olerki satirikoak: Bi ahizpa.
  • Zirkunstantzia-olerkiak.

Iritzi kritikoa: Ez zegoen eskolatua, baina eskolatua balego bezala idazten zuen; bere olerkiak indarrez eta sentimenduz beteak daude.

Iparragirre (1820-1881)

Bizitza: Urretxun jaio zen eta karlisten borroketan sartu zen. Frantses baten babesa izan zuen eta harekin ikasi zuen abesten; Gernikako Arbola kantatu zuen.

Obrak:

  • Aberkoiak: Gernikako Arbola.
  • Amodiozkoak: Ume eder bat.
  • Umorezkoak: Ezkongaietan.
  • Dedikatuak: Nere ongille maiteari.
  • Kritikazkoak: Euskal Herria ta Amerika.
  • Kontatzaileak: Aloñamendi.

Iritzi kritikoa: Neurria eta errima baldarrak izan arren, maila handia lortu zuen. Ez du puntu aberatsetarako joerarik.

Bilintx (1831-1876)

Bizitza: Donostian jaio zen eta bizitza gogorra izan zuen; karlisten bonba batek hil zuen.

Obra: Maitasuna da gai nagusia, eta errealitatea du oztopo: Triste bizi naiz eta.

Iritzi kritikoa: Ez zen lan antzua izan; neurri, errima eta erritmo egokiak erabili zituen. Konparaketak ugariak dira, nahiz eta hizkuntza kaxkarra (herrikoia) erabili.

Lizardi (1896-1933)

Bizitza: Zarautzen jaio zen eta Tolosan egin zituen ikasketak.

Obrak: Bihotz-begietan izan zen bere lehen liburua. Umezurtz-olerkiak bera hil ondoren argitaratu zen. Prosazko lanak ere egin zituen: Itz lauz.

Iritzi kritikoa: Olerki pertsonalak idatzi zituen; hizkuntzaz baliatzeko modua eta malgutasuna aipagarriak dira.

Lauaxeta (1905-1937)

Bizitza: Bizkaian jaio zen. Faxistek atxilotu eta Gasteizen fusilatu zuten.

Obra: Antzerkia landu zuen eta bi obra nagusi egin zituen: Bide barrijak eta Arrats beran.

Iritzi kritikoa: Oso zailak dira ulertzeko, adjetibizazio aberatsak dituztelako.

Mirande (1925-1972)

Bizitza: Parisen jaio zen. Bere lanak aldizkarietan argitaratu ziren eta, hil ondoren, liburuetan bildu ziren.

Obrak:

  • Olerkigintzan: Orhoituz eta Poemak.
  • Prosan: Haur besoetakoa eta Idazlan hautatuak.

Iritzi kritikoa: Mitologiarekin oso lotuta dago bere obra.

Gabriel Aresti (1933-1975)

Bizitza: Bilbon jaio eta gazte hil zen.

Obra: Bi aro bereizten dira:

  • Aro sinbolista (1954-61): Maldan behera obra (21 olerki eta 2000 bertso).
  • Aro soziala: Harria da erabiltzen den irudi nagusia: Harri eta Herri eta Euskal Harria.

Iritzi kritikoa: Euskararen kezka nabaria da bere lanetan; bertso libreak eta olerki errazak erabiltzen zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML