Euskal Literatura: Atxaga, Saizarbitoria eta Aguirre

Latina2,58 KB

Bernardo Atxaga

Asteasun jaio zen 1951ko uztailaren 27an.

Gizona bere bakardadean (1993)

1982ko Espainiako futbol txapelketan kokatuta dago. Horrek istorioa eta une historikoa ulertzen laguntzen digu. Nobela honek euskal gizartearen arazo bat aurkezten digu: ETA eta bere ingurua.

Carlos, beste ETA ohi batzuekin batera, hotel bat erosi du Bartzelonatik hurbil. Pixkanaka, Carlos anti-heroiaren nortasuna deskubritzen joango gara, eta hori da nobelaren interesgune nagusia. Beste interesguneetako bat polizien atzaparretatik libratzea lortuko ote duten da.

Zeru horiek (1995)

Bartzelonan kartzelan egon den ETAko kide baten istorioa da. Irene, lau urte kartzelan eman ondoren, errealitateari aurre egin beharko dio.

  • Arrotz sentitzen da kartzelatik kanpo eta bertako lagunak oroitzen ditu.
  • Polizia atzetik dauka, haientzat lan egin behar duela konbentzitu nahian.
  • Lagunek baztertu egin dute.
  • Umorea ironikoa da eta ez alaia.

Ramon Saizarbitoria

Donostian jaio zen 1944. urtean. Soziologoa eta idazlea da. Euskal narratiba garaikidearen aitzindarietako bat da.

Egunero hasten delako (1969)

Euskal literaturako lehen eleberri modernotzat hartzen da. Bi istorio kontatzen dira:

  1. Neska bat haurdun dagoena eta abortatu nahi duena.
  2. Zenbait pertsonen arteko hizketaldia tren geltoki batean.

Ehun metro (1974)

Protagonista Jose izeneko ETAko kide bat da. Liburuan bere ihesaldi laburra kontatzen da: 100 metroko ihesaldia, Donostiako Konstituzio plazan, poliziak tiroz berarekin akabatu arte.

Ene Jesus (1976)

Saizarbitoriak esperimentazioa muturreraino eramaten du: ohean heriotzaren zain den protagonistaren burutazioak dira nobelaren ardatza. Zailtasun asko ditu irakurtzerakoan.

Txomin Aguirre

Euskal idazle eta apaiza izan zen, askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea.

Auñamendiko lorea (1897)

Bizkaieraz idatzita dago, ondarrutarrez. Fedea, aberria eta maitasuna dira lantzen diren gaiak. Istorioa VII. mendean dago kokatuta, euskaldunak kristau bihurtzen direneko garaian.

Kresala (1906)

Bizkaieraz idatzita dago. Ondarroan izan litekeen herri arrantzale batean kokaturiko istorioek osatzen dute. 1901-1904 bitartean zatika argitaratu zen.

Garoa (1912)

Gipuzkeraz idatzitako liburua da. Oñatiko Zabaleta baserriko biztanleen bizimodua azaltzen du. 1907tik aurrera azaldu zen aldizkarietan.

Deskargatu

PDF Word HTML