Euskal Herria Frankismoan: Erresistentzia eta Kultura

Historia5,88 KB

1. Gerra galdu ondorengo euskal probintzien egoera

Mendekoak: Matxinatuek zuzeneko eragina izan zuten neurriak hartu zituzten. Gerran hildakoek, ihes egin zutenek eta presoek populazioaren bilakaera baldintzatu zuten.

  • Ekonomikoki: Gerra amaitzean, Euskal Herriko industria berriro ere produkzioan hasi zen 40ko hamarkadan. Euskal burgesiak agintea berreskuratu zuen eta Estatuarentzat ezinbestekoa bilakatu zen.
  • Politikoki: Zentralismo politikoa ezarri zen eta Kontzertu Ekonomikoak baliogabetu ziren. Erregimenaren kontra, EAJ (PNV) izan zen oposizio nagusia. Errepresio eraginkorrak guztiz oztopatu zuen lan politiko-sindikala.

1945ean, Baionako Hitzarmena izenpetu zuten euskal indar abertzale guztiek, Eusko Jaurlaritzari sostengua emateko eta monarkia berrezartzea galarazteko. Gerra Hotza dela eta, Eusko Jaurlaritzaren ekintzak mugatu egin ziren.

2. Erregimenari emandako erantzuna

2.1. Euskal gobernuak

Santoñako hitzarmena sinatu ondoren, lehen euskal gobernua Kataluniara joan zen eta 1938an Frantziara alde egin zuen. Milaka errefuxiatu eta gobernu-ordezkari Amerikara joan ziren. Bigarren Mundu Gerran, Eusko Jaurlaritzak harreman onak izan zituen AEBko gobernuarekin. JEL eta EAJ gobernu errepublikanoarekin harremanak haustera iritsi ziren, baina Baionako Itunarekin batasuna berreskuratu zuten. Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzeko konpromisoa hartu zuten.

Politika-tentsioak areagotu egin ziren eta Agirrek bigarren euskal gobernuari hasiera eman zion (Alderdi Komunista kanporatuz); 1952an, hirugarren euskal gobernua eratu zen. Agirre hil zenean, Leizaola izan zen hurrengo lehendakaria, Gernikako Estatutua lortu arte. 1956an, Euskal Mundu Biltzarra egin zen Parisen, arrakasta handiz.

2.2. Langileriaren gatazkak

Erregimen frankistak euskal erakunde sozial, politiko eta sindikalen aurka egindako errepresioaren ondorioz, ezabatuta geratu ziren protesta eta errebindikazioak. Gertaera nagusia Bizkaian izan zen: Erresistentziako Batzarraren Kontseiluak 1947an egindako deiak 20.000 langile bildu zituen, eta poliziaren errepresioa gogorra izan zen. Arrakastaren ondorioz, diktaduraren kontrako protestan langileek grebak egin zituzten.

Riestak langile horiek kanporatzeko mehatxua egin zuen; enpresariek uko egin zioten greba egin zutenen izenak emateari eta zigortzeari. 47ko greba izan zen diktaduraren kontra zeuden indar politikoen batasunaren bukaera. Gainera, UGT eta CNT Euskadin desegin ziren eta ELA sindikatua geratu zen. 50eko hamarkadan langileen gatazkak ugaritu ziren eta, errepresioa gogorra izan arren, beren helburuetako batzuk lortu zituzten, hala nola Gatazka Kolektiboen Legea onartzea. Ondorioz, euskal langile-klase berria sortu zen, sistema frankistaren aurka.

2.3. ETAren sorrera

Nazionalismoa zen Francoren kontrako oposizioko indar nagusia. EAJk proposamenak egiteko malgutasunik ez zuenez, erakunde abertzale batzuk sortu ziren egoera politikoari aurre egiteko. Erakunde horietako bat ETA izan zen, borroka militarraren aldekoa. 1950. urtean ikasle gazte talde batek EKIN taldea sortu zuen; kritiken ondoren, azkenean, 1959an Euskadi Ta Askatasuna sortu zen. Txabi Etxebarrietak komunismo gogorra sartu zuen ETAn. ETA abertzaletasunaren alde etnizista eta kulturalean oinarritu zen, baina pixkanaka ekintza armatura bultzatu zuen bere jarduna.

2.4. Langile katolikoak eta euskal Eliza

Vatikanoko II. Kontzilioaren aldeko jarrerek elkarte katolikoak sortzeko bidea zabaldu zuten eta langile-mugimenduen arteko babes berriak ekarri zituzten. Euskal Herrian, diktaduraren kontrako oposizioan eta herritarren eskubideen zein askatasunen aldeko defentsan lan handia egin zuten apaiz talde batzuk eratu ziren.

  • Euskal Elizak, 1960an, frankismoaren aurkako agiria sinatu zuen.
  • Euskal kulturaren eta euskararen irakaskuntzaren sustatzaile nagusia izan zen.
  • 1974an, Añoveros apezpikuak Euskal Herriak bere nortasuna mantentzeko eskubidea zuela aldarrikatu zuen homilia baten bidez.

2.5. 60ko hamarkadako langile-mugimendua

Parte-hartzaile kopurua handitzeak, etxebizitza eskasiaren areagotzeak eta ekonomiaren liberalizazioak gatazkak sortu zituzten, eta sistemak errepresio gogorrez erantzun zuen. 60ko hamarkadan Bandas-etako greba gertatu zen, gatazka luze eta gogorra. Mugimenduetan eragin handia izan zuen euskal elizak hartu zuen jarrerak. 1970ean, Burgosko Auzia izan zen: ETA erakundeko hamasei kide epaitu zituzten eta seiri heriotza-zigorra ezarri zieten.

2.6. Diktaduraren dekadentzia

70eko hamarkadaren hasieran, frankismoaren kontrako mugimenduak eta ekintzak indartu ziren. Oposizioa gero eta handiagoa zen eta grebak gero eta gogorragoak. 1975eko abuztuan, Terrorismoaren Kontrako Lege-dekretua sinatu zen, ETAko eta oposizioko talde armatu batzuetako (FRAP) kideak epaitzeko. ETAren atentatuak eta erregimenaren errepresioagatik hildakoak gehitu egin ziren. Txiki eta Otaegi bezalako kideak zigortu eta 1975eko irailean fusilaturik hil zituztenean etorri ziren momentu gogorrenak.

3. Euskal kultura Frankismoaren garaian

Gerra Zibila amaitzean, euskal kultura erabat galduta zegoen; euskal intelektual eta artistak erbesteratu egin ziren, baina euskal literatura bultzatzen jarraitu zuten.

3.1. Euskara, literatura eta hezkuntza

Gerra ondorengo literatura Ameriketan zeudenek eraman zuten aurrera, eta 1956tik aurrera belaunaldi berria hasi zen lanean.

3.2. Artea

Artista nagusia Chillida izan zen, euskal artea nazioartera zabaldu zuena.

3.3. Herri kultura

60ko hamarkadaren hasieratik Franco hil arte, euskal kultura indarrez itzuli zen berriro.

Deskargatu

PDF Word HTML