Europako potentzien arteko lehia eta Lehen Mundu Gerra
Europako potentzien arteko norgehiagoka
Alsazia eta Lorrena: XIX. mendean sortu zen gerra bat herrialde hauek lortzeko. Franko-prusiar gerraren ondorioz Prusiaren menpe geratzen dira, baina Prusia gerra amaitzerakoan desagertu zenez eta Alemaniar Inperioa sortu zenez, Alemaniaren menpe geratu zen. Honek istiluak sortu zituen biztanleria frantziarra sentitzen zelako. Hortik aurrera lurraldeak trukatzen egon dira Frantzia eta Alemania.
Bestalde, Austro-Hungariar Inperioak eta Errusiar Inperioak Balkanen kontrol politiko eta ekonomikoa lortzeko liskarrean aritu ziren.
Lehia ekonomikoek gatazkak eragin zuten: Erresuma Batuak eta Alemaniak (bi potentzia nagusiak) borroka ekonomikoa sortu zuten. Alemaniak, industria-garapen bizkorra sustatzeko, merkatu berrietara hedatu eta bere manufakturentzat inperio kolonial bat osatu zuen. Erresuma Batuak arriskuan zeudela uste zuen batez ere Alemaniaren itsas politikaren mesfidantza zutelako, haien armadaren parekoa sortzearena. Horregatik, Erresuma Batuak Frantziarekin aliatu zen eta Alemaniaren aurka egin zuten.
Blokeen eraketa eta armamentuen norgehiagoka
XIX. mendean aliantza desberdinak sortu ziren:
- Entente hirukoitza (aliatuak): 1907an sortu zen eta Britainia Handia, Frantzia eta Errusia osatzen zuten. Ondoren Italia sartu zen.
- Aliantza hirukoitza (inperioak): XVIII. menderen amaieran sortu zen, 1882an eta Alemania, Austria-Hungaria eta Italia osatzen zuten.
Italia: Aliantza hirukoitzaren parte zen, hau da, hau sortu zenean, 1882an, Italia bertan zegoen baina Lehen Mundu Gerra hastean, 1914an, beste bandora pasatu zen.
Armamentuen norgehiagoka nagusitu zen. Europako ia potentzia guztiak indar militarrak bikoiztu zituzten era masibo eta bizkorrean mobilizatzeko. Gainera, armamentuen teknologia asko hobetu zen, industria-iraultzako aurrerapen handiei esker.
Honek egonezina sortu zuen iritzi publikoan eta gobernuek eta estatu nagusiek politikak justifikatzeko gerra edozein momentutan gertatuko litekeela argudiatzen zuten. Bestalde, liga nazionalistek gerra goresteko kanpainak egiten zituzten.
Kolonietako gatazkak: Marokoko krisiak
1905ean Marokoko lehen krisia piztu zen. Frantziak eta Erresuma Batuak adostu zuten Marokoko lurraldea Espainiaren eta Frantziaren artean banatzea, baina Alemania ados ez zegoen. Alemaniak Marokoren independentziaren alde egin zuen eta Gilen II.a Tangerren lehorreratu zuten sultanari babesa adierazteko.
Horrek krisi larria eragin zuen eta konpontzen saiatzeko, 1906an Algecirasko Konferentzia egin zuten non Marokoren independentzia aldarrikatzen zen baina Frantziaren eta Espainiaren protektoratua ezarrita.
1911an gorabeherak egon ziren: Frantziar tropek sultanari laguntzeko esku hartu zuten eta Alemaniak kontran Panther kanoiontzat bidali zuen. Ondorioz, akordio batera heldu ziren eta Frantziak Kamerungo zati bat eman zion Alemaniari eta honek, aldiz, onartu zuen protektoratua.
Balkanetako Krisia
Europako ekialdean zegoen arazoa: “Ekialdeko auzia”. Protagonistak Balkanak ziren, Turkiaren menpe zeuden, baina agintea gero eta ahulagoa zen. Austria-Hungaria eta Errusia interesa zuten eremu honetan: Austriak lurraldeak espanditzeko eta Errusiak Mediterraneora heltzeko.
3 krisi egon ziren Balkanetan:
- 1908an, Austro-Hungariar Inperioak Bosnia-Herzegovina beretu zuen eta Serbiak borroka joan nahi arren amore eman zuen inork ez ziolako lagundu.
- 1912an, Balkanetako Liga osatu zen (Errusia, Serbia, Montenegro, Bulgaria eta Grezia), Egeo Itsasoko lurraldeak banatzeko. Turkiak garaitu zuen eta Albaniaren Independentzia eta beste lurraldeak ematera behartu zuten.
- 1913an, lurralde banaketak Balkanetako ligan Bulgaria eta Serbiaren arteko gerra piztu zuen. Bulgaria porrota izan zen eta Serbiak babesa jaso zuen.
Gerra leherrarazi zuena: 1914ko uztaileko krisia
1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako koroaren oinordeko Frantzizko Fernando artxidukea eta emaztea hil zuten Sarajevon. Ondoren krisia egon zen eta Alemaniari laguntza eskatu zion Austria-Hungariak.
Uztailaren 23an, Serbiari ultimatum bat eman zion atentatuaren arduraduna nor zen ateratzeko. Serbiak onartu zuen ultimatumaren ia baldintza osoak. Ez zuen onartu austro-hungariar funtzionarioek lana egitea.
Uztailaren 28an, Austriak Serbiari gerra deklaratu zion. Bestalde, Errusiak Austriaren hegemonia Balkanetan ezin zituenez onartu tropak mobilizatu zituen. Alemaniak eta Frantziak bakoitzaren aliatuen alde egin zuten eta azkenik, Erresuma Batua neutraltasuna utzi eta abuztuaren 4an, esku hartzea erabaki zuen.