Etika eta politika Aristotelesen pentsamenduan: felizidadea eta gizarte antolamendua
Etika eta politika Aristotelesen pentsamenduan
Greziar guztientzat, etika eta politika elkarrekin doaz. Aristotelesentzat, ordea, bi hauek praktikako zientziak dira, ekintza moralera bideratuak.
Etika
Aristotelesen arabera, gure portaeran bi alderdi bereizten ditugu: forma (ekintza egiteko dugun asmoa) eta materia (gure jarduearen emaitza). Etikaz hitz egitean, borondatea aipatzen dugu, ez arrazoia. Hala ere, ekintza zuzena egiteko borondatea arrazoiak gidatzen du.
Aristotelesentzat, gizakiaren helburua zoriontasunaren bilaketa da. Zoriontasuna berez nahikoa den helburua da: behin lortuta, ez dugu ezer gehiago behar. Zoriontasuna birtutearen bidez lortzen da.
Gizakiak zoriontasuna taldean lortzen du: gizartean. Hemen agertzen da etika eta politikaren arteko lotura. Aristotelesentzat, gizakia izaki arrazional eta pasionala da.
Politika
Aristotelesek utopismo politikoa baztertu eta errealismoa defendatu zuen. Esklabotza onartzen zuen, eta polisean bizi zitezkeen herritarren kopurua mugatua izan behar zela uste zuen.
Aristotelesen arabera, gaiak politikoetan parte har dezaketenak lan fisikoa egin beharrik ez dutenak dira, lan manuala teorikoaren aurkakoa baitzen haren ustez.
Kosmopolitismoaren agerraldiarekin krisi bat sortu zen, eta polisak ematen zuen segurtasuna desagertu egin zen.
Gizarte taldeen mailak
Gizarte taldeak hiru motatakoak dira: familia, herria eta polisa. Maila bakoitzak helburu espezifikoa du:
- Familia: espeziea perpetuatzea.
- Herria: beharrizan materialak asetzea.
- Hiria (polisa): bizitza betea eta zoriontsua lortzea, helburu goreneko maila delako.
Aristotelesek beti hiri-estatu txikiaren idealari eutsi zion.
Gobernu formak
Gobernu formei dagokienez, sofistek egindako sailkapen bera erakusten du: monarkia, aristokrazia eta demokrazia. Hauen degenerazioak, hurrenez hurren, tiranía, oligarkia eta demagogia dira.
Lehen hiru formetan, onenek eta birtuterik handienak gobernatzen dute, helburua ongi komuna izanik. Interes partikularra lehenesten denean, gobernu formak degeneratu egiten dira.
Estatuaren helburu etikoa
Estatuak helburu etikoa du, herritarrak zoriontsu egitea behar baitu. Haren birtutea justizia da.