Etika Filosofiaren Gakoak: Aristoteles, Kant eta Adostasuna

Filosofia eta etika2,78 KB

Aristotelesen Etika Eudemonista

Aristotelesen etika eudemonista dela esaten da, grezieraz eudaimonia zorionari esaten baitzaio. Horregatik, gure bizitza zoriontsu izatean jartzen du indarra.

Gizakiaren Arrazoimena eta Mintzamena

Aristotelesen esaldia da: «Logos-a duen animalia da gizakia». Horrek esan nahi du gizon-emakumeok dugun eta bereizten gaituen ezaugarririk garrantzitsuena arrazoimena eta mintzamena izatea dela, hau da, arrazoia eta hitza izatea.

Zoriona Lortzeko Bidea: Bertutea

Bizitza praktikoan zoriona lortzeko bertutea landu behar dugula esan zuen Aristotelesek.

Zer da "Arete"?

Arete hitzak bertutea esan nahi du.

Nondik sortzen da "Arete" Aristotelesen arabera?

Bertutea, Aristotelesen esanetan, ohituratik eta praktikatik sortzen da. Esaten zuen bezala: «arian-arian xehatzen da harria».

Kanten Etika Formala eta Deontologikoa

Zer da Ataraxia?

Ataraxia hitzak asaldagaiztasuna esan nahi du (ikaragaitza). Minik ez, beldurrik ez, ezer gutxik afektatzen gaituenean lortu dugula esaten da ataraxia.

Kanten Etika Formala

Kantek etika formala proposatzen du etika materialek dituzten eragozpenak gainditzeko. Haren filosofia moralak defendatu zuen etika beharrezkoa, autonomoa eta apriorizkoa izan behar duela (deon = betebeharrezkoa).

Zergatik Etika Formala?

Kantek uste zuen etika material batek ezin izango zuela inoiz unibertsala izan, eta horregatik proposatu zuen etika formala.

Inperatibo Kategorikoa

Inperatibo kategorikoa honela formulatzen da: «Joka ezazu, beti, lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bat jarraituz».

Zergatik da Kanten Etika Deontologikoa?

Grezierazko «deon» hitzak «betebehar» esan nahi du. Kanten etika deontologikoa da, ekintza bat moralki zuzena izango baita egin behar dugulako egiten badugu, nahiz eta norberaren gustuko ez izan edota norberari kaltegarri gertatu. Gure betebeharra zein den, horixe baino ezin dugu pentsatu.

Adostasunaren Etika

Zertan Oinarritzen da Adostasunaren Etika?

Gaur egungo gizarteak pluralak direnez, ez da beti erraza izaten ikuspegi guztiak uztartzea. Beraz, noiz esan dezakegu arau bat bidezkoa denik? Arau horren eraginpeko gizabanako guztiak arauaren edukiaz eta ondorioez argi eta garbi elkarrizketan aritu ondoren, denak hura onartzearekin ados daudenean. Parte-hartzaile guztiei norberaren iritzia emateko aukera bermatu behar zaie, inolako derrigortzerik edo mehatxurik gabe.

Adostasunaren Etikaren Autore Garrantzitsuak

  • Karl-Otto Apel
  • Jürgen Habermas

Deskargatu

PDF Word HTML