Espainiako Trenbidearen Garapena eta Ondorioak

Geografia2,86 KB

Espainiako Trenbidearen Hasiera eta Lehen Etapa

Penintsulan, Espainiako lehenengo trenbidea Bartzelona-Mataró izan zen (1848). Ondoren etorri ziren: Madril-Aranjuez (1851), Valentzia-Xàtiva (1854), eta Jerez de la Fronteratik portura Andaluzian (1854), besteak beste. Bi hiri edo hiri bat portuarekin lotzeko eraiki ziren trenbide labur hauek Espainiako trenbidegintzaren lehenengo etapa osatu zuten.

Trenbide Sare Nazionalaren Beharra

Trenaren hedapenak Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian ekarritako aurrerakuntza adibide izanik, Espainian ere, Estatu mailako trenbide sarearen beharra aurreikusi zen.

Burdinbideen Lege Orokorra (1855)

Helburu horrekin, Biurteko Progresista Aldian, Espartero Lehendakari zela, Gorteek Burdinbideen Lege Orokorra onetsi zuten (1855). Urte berean, Gorteek Madozen Desamortizazio Legea ere onetsi zuten, trenbidearen hedapenerako gastuak finantzatzeko helburu nagusiarekin, aldi berean Espainiarren industrializazioa bultzatzeko asmoz. Honela, 1856tik aurrera, Espainiako trenbidegintzaren bigarren etapa garatu zen.

Sarearen Eraikuntzan Parte Hartu Zuten Konpainiak

Estatu mailako trenbide sarearen eraikuntzan zenbait enpresa edo konpainiak hartu zuten parte. Garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • Espainiaren Iparraldeko Burdinbideen Konpainia: Pereire frantziarren kapitala zen nagusi, eta Madril-Irun-Hendaia trenbidea eraiki zuten, besteak beste.
  • Madril-Zaragoza-Alikante Trenbideen Konpainia (MZA): Rothschild alemaniarren kapitala zen nagusi, eta Madril-Zaragoza-Alikante trenbidea eraiki zuten, Andaluziara (Sevilla) eta Mediterraneoko kostaldetik zehar ere hedatuz.

Enpresa espainiarrek kapital txikiagoa zeukaten eta trenbide laburragoetan jardun zuten edo atzerritarrekin kidetu ziren. Teknologia aldetik, makineria ingelesa eta frantsesa erabiltzen zen.

Trenbidearen Garrantzia Ekonomikoan

Trenbidearen hedapenak lehen mailako garrantzia izan zuen Espainiaren garapen ekonomikoan. Alde batetik, barneko herrialdeen arteko loturak sendotu zituen, estatu mailako merkatua eraikiz. Bestetik, estatu kanpo ere beste herri eta estatuekin harremanak ahalbidetu zituen (nazioarte mailako merkatua).

BALORAZIOA

XIX. mendearen bigarren erdian, trenbidearen hedapena oinarrizko urratsa izan zen Espainiaren industrializazio prozesua bultzatzeko. Gaztelako zerealak Kataluniara helduko ziren eta Bartzelonako ehungintzari eta Bizkaiko laba garaietako burdingintzari estatuko merkatua irekiko zaie. Industrializazioarekin batera liberalismo ekonomiko edo kapitalismoaren garaipena ahalbidetu zuen.

Ondorioa

Hortik dator trenaren eta Biurteko Progresista Aldian onetsitako Burdinbideen Lege Orokorraren garrantzia.

Deskargatu

PDF Word HTML