Espainiako Independentzia Gerra eta Hispanoamerikako Emantzipazio Prozesua (1800-1931)

Historia5,5 KB

Espainia XIX. mendean: monarkia, gerra eta liberalismoa

Espainia 1800ean, Carlos IV.a (Borboi etxekoa) erregearen menpe, monarkia absolutua zegoen. 1800ean Napoleon Bonaparte (liberalismoa zabaldu nahi zuen eta Europa osora iraultza hedatu nahi zuen) Frantziako agintari bihurtu zen. 1808an Espainia inbaditu zuen eta urte horretan independentzia gerra hasi zen. Napoleon (Frantzia) eta Britainia Handia eta Portugal aurka jarri ziren.

Independentzia Gerra (1808-1814)

Donostia (1813ko abuztuaren 31n), Frantziako armadak liberalismoaren alde zeudelako, ingelesak eta portugesak sartu ziren Donostiako harresiko zulo batetik (La Brecha), eta emakumeak hil, bortxatu eta tratu txarrak eman zituzten. Donostia zazpi egunez egon zen sutan. Hortik datorkio gertaera horren oroimenez egiten den Tamborrada (urtarrilaren 19an ospatzen dena).

Espainiako lehen konstituzioa (1812-1814)

Konstituzio honek monarkia absolutua kendu zuen, liberalismoaren oinarriak ezarri zituen, torturak eta Inkisizioa kendu zituen eta adierazpen askatasuna ezarri zuen. Hala ere, bi urte baino ez zuen iraun (1812-1814). Konstituzioa La Pepa izenez ezagutzen da, San Jose egunean (martxoaren 19an) sinatu zelako.

Hispanoamerika: kolonien independentzia

Hispanoamerikako herrialdeek gaztelania hitz egiten zuten eta kultura espainiarra izan zuten. Kolonia haiek Espainiako erregearenak ziren, eta erregeak izendatutako gobernadoreek agintzen zuten. Independentzia lortzeko Espainiaren aurka gerra egin zuten.

José Bonaparte eta Fernando VII.a

José Bonaparte (Napoleonen anaia) errege jarri zuten gerra garaian. Pepa, bere alkoholismoagatik eta emakume askorekin izan zituen harremanengatik ezaguna zen, eta horrek fama txarra eman zion. Gerra amaitzean (1814), Fernando VII.a Borboikoa (Carlos IV.aren semea) itzuli zen, eta konstituzioa eta erreforma liberalak ezabatu zituen, monarkia absolutua berrezarriz.

Sukzesio-arazoa eta Gerra Karlistak

Fernandok alaba bat zuen, Isabel (3-6 urte bitartekoa), eta anaia bat, Carlos Maria Isidro de Borbon. Espainian emakumeek ez zuten erregetzarik izan ahal, baina Fernandok lege hori aldatu zuen eta Isabel izendatu zuen oinordeko. Horrek Carlos anaia kanporatu zuen, eta Gerra Karlistak hasi ziren: karlistak (erregezaleak, euskaldunak) vs. isabelinoak (liberalak, demokrazia eta konstituzioa nahi zituztenak, irabazle izan zirenak). Hiru gerra izan ziren: 1833-1840, 1846-1849 eta 1872-1876.

Karlisten lelo nagusia: Jainkoa, Foruak, Errege Erregea (Dios, Fueros, Rey). Kristau ultra katolikoak ziren eta apaiz karlistek gizonak eta gazteak gerrara animatzen zituzten.

Euskal foruak eta euskal gatazka

Euskal foruak euskaldunek zuten antzinako oituraz eta legez osatutako sistema zen. Espainiako gobernuari zerga bereziak ordaindu gabe zeuden, eta horregatik gerra garaian euskal herriak banatuta egon ziren: landa eremuetan karlisten alde jarri ziren, eta hirietan liberalen alde. Gernikako Arbolaren azpian elkartzen ziren, sakratua zelako uste zutelako.

Brgarako Bazkada (1839ko abuztuaren 31n Bergarako Udaletxean Irizar jaurerrian sinatutako Itunaren aurkezpen sinbolikoa) euskal militar eta politikoen gertaera da. Lehen Karlistaldian jeneral garrantzitsua izan zen Zumalakarregi, eta haren monumentua Ormaiztegin dago. Muñagorri euskal politiko eta liberala izan zen; gerra ez zuela ezertarako balio uste zuen eta, bakarrik alde egin zuenean, fusilatu egin zuten.

Amadeo I.a eta Errepublika lehena

Amadeo I.a (Isabel II.aren ondorengo errege italiarra, 1870-1873) ez zekien gaztelaniaz. Bere erregealdia amaitu zenean, lehen errepublika aldarrikatu zen (emakume bat tunika batekin sinboloa zela).

Errestaurazioa eta Alfontso XIII.a

Monarkia berrezarri zen Alfontso XII.arekin (Isabel II.aren semea), 1876-1886an hil zen arte. Haren emazte aurdun zegoen, eta Alfontso XIII.a jaio zen, erregetza hartu zuena 1931an. Donostiara etorri ziren eta jauregi bat eraiki zuten (Miramar). 1931an errepublika berriro aldarrikatu zen.

Amerikako emantzipazioa

Kreolak europarren ondorengoak ziren (larru zuria), eta mestizoak europarrak eta bertako indigenak nahastuz sortuak. Kreolen kontzientzia amerikarra izatearen pentsamendutik sortu zen.

Simon Bolivar, euskal jatorrikoa eta kreolo politikari eta militarra, armada sortu zuen (indigenak eta beste taldeak barne) eta Espainiaren aurka gerra hasi zuen. Haren helburua La Gran Colombia sortzea zen, eta Ekuador, Venezuela, Peru, Bolivia eta Kolonbia askatu zituen. Venezuelako agintari bihurtu zen, eta El Libertador izenez ezagutzen zuten. Bolivia herrialdearen izena berarengatik dator eta Venezuelako diru-unitatea boliviano da. Kreolo aberatsek eta espainiar ondorengoek hartu zuten boterea. Esklabutza amaitu zen, baina indigenak eta beltzak oso pobre jarraitu zuten.

Haitiren independentzia berezia izan zen: esklaboen lehen independentzia. La Española uhartea bi zatitan banatuta zegoen: Haiti (frantsesa) eta Dominikar Errepublika (espainiarra). Indigena asko hil ziren, eta iraultza egin zutenean, zuriak beldurtu ziren eta armada bidali zuten; boterea berriro zuriek hartu zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML