Espainiako Independentzia Gerra eta Borboien Krisia

Historia2,47 KB

Gerra eta Iraultza Liberalak Espainian

Borboien Etxearen Krisia

Frantziako Iraultzaren garaian, Espainiako erregea Karlos IV.a Borboikoa zen. Frantzian gertatzen ari zena ikusita, Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu zion (1793-1795), eta Espainiak galdu zuen. Karlos IV.aren ministro garrantzitsuena Manuel Godoy zen, eta hau erreginaren maitalea zen. Karlos IV.a gobernadore txarra zen; benetan agintzen zuena Godoy zen.

Godoyk, gerra galdu ondoren, Frantziaren alde egotea erabaki zuen, eta horregatik Frantziarekin aliatu zen Ingalaterraren aurka egiteko. 1807an, Godoyk eta Napoleonek Fontainebleauko Ituna sinatu zuten. Itun honetan, Napoleonen armadari Espainia gurutzatzeko eta Portugalera iristeko baimena ematen zitzaion.

Herritarrak, oso kezkatuta, erregearen eta Godoyren aurka altxatu ziren Aranjuezen, 1808an. Altxamendu honen ondorioz, Godoyk boterea utzi zuen, eta Karlos IV.ak bere semeari, Fernando VII.ari, eman zion boterea. Familia barruko liskarrak izan ziren, eta Napoleonek biei Baionara joateko esan zien. Han zeudela, biak tronuari uko egitera behartu zituen, eta Jose Bonaparte errege izendatzera behartu zituzten.

Independentzia Gerra

Frantsesen inbasioaren ondorioz, Madrilgo herria frantsesen aurka matxinatu zen. 1808ko maiatzaren 2an izan zen. Berehala, matxinada Espainia osotik zabaldu zen. Independentzia Gerrak hiru fase izan zituen:

  • Herri Erresistentzia (1808)

    Jose Bonaparteren aurka zeudenek beren buruari 'patriotak' deitzen zieten. Bailengo Bataila famatua 1808an gertatu zen.

  • Frantsesen Erasoa (1808-1812)

    Napoleon etorri zen, eta Espainia ia osoa konkistatu zuten, Cadiz izan ezik (han Ingalaterrako armada zegoelako). Bi bataila nagusi izan ziren: Gironakoa eta Zaragozakoa.

  • Ingelesen eta Espainiarren Kontraerasoak (1812-1814)

    1812an, Napoleonek bere tropen zati handi bat Errusiara eraman zuen, eta ondorioz, Wellington jeneralak erasoa egin zuen Ingalaterrako tropekin. Bataila famatuena Arapilesko Bataila izan zen. 1814an, azken bataila Gasteizko Bataila izan zen. Jose Bonapartek ihes egin zuen, eta Valençayko Ituna sinatu zen. Napoleonek Espainiako koroa itzuli zion Fernando VII.ari. Horrela amaitu zen Independentzia Gerra.

Deskargatu

PDF Word HTML