Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoaren Hasiera
Espainiako Gerra Zibila eta Ondorioak
Espainiako hainbat hiritan, altxatutakoen eta errepublikaren aldekoen artean enfrentamendua hasi zen, Gerra Zibilari hasiera emanez. Espainia bitan zatitu zen: eremu bat nazionalen (edo "faxisten") esku geratu zen eta beste eremua errepublikazaleen (edo "gorrien") esku.
Gerra nazioartekoa bihurtu zen. Lehenengoek (nazionalek) Alemania nazi eta Italia faxistaren laguntza jaso zuten, Espainian zeuden meategi batzuen ustiakuntzaren truke. Errepublikazaleek, berriz, Brigada Internazionalen eta SESBren laguntza jaso zuten, Espainiako bankuko urrearen kontura.
Momentu honetan gerra amaitzear dago, Franco irabazten ari da eta estatu berria, diktadura, eratzen ari dira. 1939ko apirilaren 1ean nazionalek irabazi eta gerra amaituko da.
Francoren Garaipenaren Ondorioak
Francoren garaipen militarrak milioika pertsonaren jokabidea eta ideiak aldatzera behartu zituen. Gerraren ondorioak larriak izan ziren:
- Demografikoki: Biztanleriaren beherakada nabarmena eman zen, hildakoak eta erbesteratuak zirela eta.
- Intelektualki: Espainiak formazio handiko pertsonak galdu zituen: zientzialariak, historialariak, poetak, margolariak (intelektualen %90ak Espainia utzi zuen).
- Politikoki: Diktadura ezartzean askatasun eta eskubideak deuseztatu ziren. Espainian geratu ziren errepublikazaleak susmagarriak kontsideratuak izan ziren, eta kartzeletan edo kontzentrazio esparruetan amaitu zuten.
Presoen Egoera
Kartzel bereziak sortu ziren (zezen plazak, zinemak, etab.) preso kopurua oso handia zelako. Bertan bizi izan zituzten baldintzak gogorrak eta iraingarriak izan ziren. Beste hainbat preso "Francoren esklabo" bihurtu ziren.
Errepresioa eta Oinarri Juridikoa
Errepresio profesional eta ekonomikoak administrazio eta hezkuntzako karguen garbiketa eragin zuen. Errepresio bortitza ezarri zen eta horri oinarri juridikoa emateko, jarraian aipatzen den bezalako legeak argitaratu ziren.
Esanahia Historikoa: Oposizioaren Ezabatzea
Frankismoan ezarritako sistema diktatorialaren ezaugarri nagusietako bat oposizioa ezabatzea izan zen. Batetik, aurkari politikoekin bukatu nahi zuten eta bestetik, Mugimendu Nazionalarekin bat ez zetorren edozein alderdi, talde edo erakunde debekatu zuten. Gainera, talde horien ondasunak eskuratu zituzten.
Legearen Rola
Lege hau oposizioa desagerrarazteko tresna nagusia izan zen. Horrela, alderdi politikoak, sindikatuak eta erregimenarekin bat ez zetorren edozein erakunde edo giza talde desegin zituzten. Lege honek erakusten du frankismoaren gobernuak ez zuela errukian edo adiskidetasunean oinarritutako sistema bat ezarri. Frankok, militarrek eta garai hartako Elizak mendekua bilatu zuten, eta horren adibide da lege hau.