Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoa: 1936-1975

Historia11,36 KB

Frankismoa: Egonkortasuna eta Garapena (1959-1969)

Garai hau egonkortasunaren garaia dela esaten da. 1959tik aurrera ekonomian garapen aldia izan zen, eta neurri batzuk hartu ziren:

  • Pezeta baliogabetu egin zuten esportazioei mesede egiteko.
  • Soldatak izoztu eta gastu publikoa murriztu zen.
  • Zerga berriak sortu zituzten, hala nola, erreforma fiskala eta iruzurra (fraudea) kontrolatu zuten.

Neurri hauek ondorio batzuk ekarri zituzten. Emaitza ez zen uste bezain ona izan, langabezia hazi zelako eta erosteko ahalmena gutxitu zelako. Egoera honen ondorioz, askok emigratu egin zuten. Bestetik, AEBek diru-laguntzak eman zizkieten espainiarrei.

Garapen Planak (1960-1969)

1960tik 1969ra Garapen Planen garaia izan zen. Honen helburua per capita errentaren igoera lortzea eta nazioarteko ekonomian sartzea zen. Urte hauetan hazkunde azkarra lortu zen, eta horretarako bultzatzaile teknokratek lau urtetarako planak sortu zituzten. Industrializaturiko guneetan jarri zuten arreta, eta desoreka handiak sortu zituzten gune aurreratu eta atzeratuen artean.

Garai honetan, bestetik, garapen ekonomikoa lortu zen, hainbat faktore desberdinengatik:

  • Atzerritarren inbertsioak eta nazioarteko ekonomiaren garapena.
  • Atzerriko turismoaren gorakadak dirua ekarri zuen.
  • Herri-lanak bultzatu zituzten (errepideak, urtegiak...).
  • Nekazaritza modernizatu egin zen.
  • 1963an Gizarte Segurantzaren oinarriak ezarri ziren.

Honek guztiak arazo batzuk ekarri zituen:

  • Lurralde industrial eta nekazalen artean desoreka izan zen, baita gizon eta emakumeen artean ere.
  • Hondamendi ekologikoa izan zen eta kostaldea ustiatu egin zen.
  • Hirien hazkundea ordenarik gabe geratu zen.
  • Erregimenari lotutako gutxi batzuk aberastu egin ziren.

Politika: Inmobilismoa eta Irekitze Txikiak

Politikari dagokionez, garai honetan, ez zen ez aurrera ez atzera joan. Ekonomiak aurrera egin ahala, politikan inmobilismoa zen nagusi, eta ez zegoen askatasunik. Barne-politikari dagokionez, momentu hartan lau zutabeen arteko oreka zegoen. Teknokratek botere ekonomikoa zuten, horregatik irekitze txiki bat eman zen:

  • 1966ko Prentsaren Legea: Argitaletxeei askatasun handiagoa eman zitzaien eta estatuko sektore atzerakoienak isilarazi egin ziren.
  • 1966ko Estatuko Lege Organikoa: Konstituzio moduko bat egin zuten. Hemen Gorteetako kideen herena familiaren ordezkaritza, bozketa bidez aukeratuko da, eta estatuburua eta gobernuburua bereiztuko dira lehenengo aldiz, baina 1973ra arte berak mantenduko ditu kargu biak.

Lege hau erreferendumean %95 baiezkoarekin onartu zen. Garai honetako ezaugarria kontinuismoa izan zen, nahiz eta Matesa kasuak agerian utzi zituen gobernuko ika-mikak. Irekitasunaren aldekoak, ehungintzako makineriarentzat emandako funts publikoak gaizki erabiltzeagatik, karguetatik kendu zituzten.

Azken Gertaerak (1968-1969)

  • 1969an Juan Carlos oinordeko izendatu zuten eta Carrero Blanco, berriz, lehendakariorde.
  • 1968an Ekuatore Ginea deskolonizatu egin zuten eta Gibraltarren aldarrikapena egin zuten.
  • Urte honetan ere Hegoamerika eta herrialde arabiarrekin akordioak egin zituzten.

Garai honetan demokrazia organikoa ezarri zen eta tarteka hutsuneak egin ziren legeak baztertzeko. Bestetik, zentsurak jarraitu zuen eta udaletxetako herena familia-buruek aukeratuko zuten.

Frankismoaren Krisia eta Amaiera (1965-1975)

Krisi garaia izan zen eta frankismoaren amaiera heldu zen. Garai honetan krisi orokorra egon zen, bai ekonomian eta bai politikan ere. Franco gero eta ahulago zegoen eta gobernuko inmobilistak eta liberalak tirabiran ari ziren.

  • 1970: Hezkuntza Legea sinatu zen, ahalegin ekonomiko handia izan zena.
  • 1973: Carrero Blancok gobernuburu kargua hartu zuen. Honen asmoa 5 urtetarako izatea zen, horrela Franco hiltzerakoan berak gobernuan jarraituko zuen. Baina, 1973ko abenduan ETAko komando batek hil zuen.

Hurrengo gobernuburua Arias Navarro izan zen, eta une horretan lehenengo aldia izan zen gobernuan militar gehiago zeudela zibilak baino. Agintearen hasieran gobernuari ukitu liberala ematen saiatu zen, Otsailaren 12ko Espiritua delakoarekin. Hainbat gertakariengatik, Arias-ek jarrera inmobilista hartu zuen:

  • ETAren atentatua Madrilgo kafetegi batean, 12 pertsona hil zirelarik.
  • Puig Antich anarkistaren hilketa.
  • Añoverosek, Bilboko gotzainak, euskara eta euskal kultura errespetatzeko eskatu zuen. Honen ondorioz, Añoveros atxilotu zuten eta Espainiatik kanpo bidaltzea pentsatu zuten, baina azkenean ez zuten bidali.

Frankismoaren Azken Urteak

  • 1974: Portugalgo Krabelinen Iraultza eman zen. Diktadura ondoren ezkerra jarri zen agintean eta honek espainiarrei espektatibak ireki zizkien. Honen ostean, ministro aurrerakoienak gobernua utzi zuten. Nazioartean erregimen frankistaren kontra zeuden.
  • 1973: Petrolioaren krisia izan zen eta isolamendu politikoa eman zen.
  • 1975: Saharako gaia konpondu egin zuten. Marokok Martxa Berdea bultzatu zuen, eta ondorioz, marokoar ugari Saharako mugara hurbildu ziren. Sahararrei ez zieten erreferendumik eskaini eta horren ordez, Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuten. Sahara ez zen sekula lehenago eurena izan.
  • 1975eko apirilaren 27a: ETAko 2 kide eta FRAPeko 3 kide fusilatu zituzten.
  • 1975eko azaroaren 20a: Francoren heriotza gertatu zen.
  • 1975eko azaroaren 22a: Juan Carlos Espainiako errege izendatu zuten.

Frankismoaren Amaiera Ekarri Zuten Faktoreak

Faktore batzuek frankismoaren amaiera ekarri zuten:

  • Francoren ondorengoak ez zuen botere absolutua edukiko, gobernuak eta Gorteek baizik.
  • Erregimenean jarraitzeko Arias Navarro izendatu zuten, baina hau azkar kendu zuten kargutik.
  • Ekonomian eta gizartean aurrera egin arren, Europarekin alderatuz politikan desoreka handia zegoen.
  • Kanpo presioa zegoen. Europako Erkidegoak, AEBek eta Vatikanoak (Vatikanoko II. Kontzilioaren bitartez) presioa egin zuten, eta horrek ere aldaketa bultzatu zuen.

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)

Gerra bi bandoen artean gertatu zen: Nazionalak (frankistak, altxatuak eta errebeldeak) eta Errepublikarrak.

Bandoen Egitura eta Laguntzak

Nazionalistak

  • Barne Laguntzak: Espainiako Falangea, Elkarte Tradizionalista, Erreketak (karlista armatuak) eta Herri Ekimenaren Gaztedia.
  • Laguntza Ekonomikoak: Gaztelako labore ekoizpena, Galiziako azienda eta Leongo ikatza. Espainiako klase dirudunak eta Eliza Katolikoak emandako finantza laguntza.
  • Kanpo Laguntzak: Afrika, Alemania, Italia eta Portugal.

Errepublikarrak

  • Barne Laguntzak: Ezkerreko errepublikarren alderdiak eta langile mugimenduak. Hasieran, Errepublikako Herri Armada zegoen, ondoren Itsas eta Aireko ejerzitoa.
  • Laguntza Ekonomikoak: Asturias, Euskal Herria eta Saguntoko siderometalurgia, Kataluniako ehungintza, Mediterraneoko nekazaritza eta Espainiako Bankuko urre-gordekin guztiak.
  • Kanpo Laguntzak: Frantzia eta Britainia Handia. Sobietar Batasunak ere lagundu zion.

Gerra honek 1936ko uztailaren 17tik 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuen.

Gerra Zibilaren Bilakaera

1936: Madril Hartzeko Saiakera

Matxinatuek Madril hartzea zuten helburu. Hegoaldetik Afrikako armadak aurrera egin zuen Italiako eta Alemaniako laguntzei esker, eta iparraldetik Mola jenerala Nafarroatik abiatu zen. Azkenean, errepublikarrek hiriburua utzi eta Valentziara alde egin zuten. Hemen nazionalistak gehiago zirela garbi utzi zuten.

1937: Iparraldearen Konkista

Iparraldearen konkista eman zen. Euskal Herria (Bilbo, Gernika, Donostia eta Irun) konkistatuz hartu zuten, eta Kantabria eta Asturias ere menperatu zituzten. Honekin batera, Kantauri itsasoko baliabideen jabe egin ziren frankistak (armak, metala, portuak...).

1938: Teruel eta Errepublikarren Banaketa

Teruelen konkista eta errepublikarren banaketa eman zen. Teruel hartu eta Mediterraneora iritsi ziren, eta errepublikarrak bi zatitan banatu ziren. Ebroko gudua eman zen. Frankistak oso gertu zeuden Valentziatik eta errepublikarrek kontraerasoa jotzeko agindua zuten. Guda hau odoltsua izan zen, baina Frankori egin zion mesede.

1939: Gerraren Amaiera

Gerraren amaiera 1939an heldu zen. Nazionalek Katalunia hartu eta Casado koronelak errendizioa eskaini zuen. Frankok Espainia osoa bere menpe hartu zuen apirilean.

Errepublikarren Gobernuak Gerra Garaian

Gerra amaieran bi eremuak egoera desberdinean geratu ziren. Errepublikarren presidentea Manuel Azaña zen eta gobernuburuak Casares Quiroga, Martínez Barrio eta Giral ziren. Hauentzat herritarrei gerrarako armak ematea oso gai eztabaidatua zen.

  • Largo Caballero: Gobernuan alderdi desberdinetako kideak zituen. Gobernu hau Valentzian zegoen kokatuta, Madril mehatxupean zegoelako. Honek Autonomia Estatutua onartu zuen eta industria modernizatu zuen. Bartzelonan anarkistekin istiluak egon ziren eta Largo Caballerok dimititu eta Frantziara joan zen.
  • Negrín: Gobernu buru izan zen. Honen gobernuak alderdi komunisten laguntza handia izan zuen. Gobernu hau Bartzelonan kokatuta zegoen eta errepublikarren ideologia aurrera eramaten saiatu zen.

Gerra aurrera joateaz gain, bi talde sortu ziren, Negrínen jarraitzaileak eta beste batzuk; ez zegoen batasunik.

Nazionalisten Egitura Politikoa

Nazionalistek, altxatuek eta errebeldeek, berriz, Junta de Defensa Nacional sortu zuten 1936an. Gerra irabaztea zuten helburu eta horretarako pertsona aproposak ziren kideak.

  • 1936ko urriaren 1a: Franco “jeneralisimo” izendatu zuten, botere politikoa eta militarra bere esku geratu zen.
  • Francori laguntzeko batzar teknikoa sortu zen, 7 militarrez osatua zegoena. Hemen bere ideologia erakusten zen.
  • 1937: FET y de las JONS sortu zen (Falange Española Tradicionalista y de las JONS).
  • 1938: Francoren lehenengo gobernua osatu zen. Hemen botere legegilea eta betearazlea bere esku geratu ziren, zentsura zegoen, faxismoa zabaltzen zuen, eta Elizarekin lotura oso onak zituen.

Gerra Zibilaren Ondorioak

Gerra zibilak ondorio batzuk izan zituen:

  • Demografia: Heriotzak izan ziren, jaiotza-tasa jaitsi egin zen eta emigrazioa igo egin zen.
  • Ekonomia: Egoera txarra zen. Uztak, eraikinak, industriak suntsitu egin ziren, zorrak handitu egin ziren. 1937an Bizkaiak eta Gipuzkoak kontzertu ekonomikoak galdu zituzten, eta Arabak eta Nafarroak, berriz, mantendu.
  • Politika: Zentsura zegoen, ez zegoen askatasunik eta totalitarismoa zegoen ezarrita.
  • Kultura: Maila kultural handiko jende askok emigratu egin zuen eta, beraz, kultura galdu egin zen.
  • Gizartea: Eskulanak gutxitu egin ziren (emakume asko lanean hasi zirelako), errepublikar funtzionarioek lana galdu zuten eta gosea zen nagusi.

Deskargatu

PDF Word HTML