Espainiako Gerra Zibila: Aurrekariak eta Ondorioak
Gerra Zibilaren Aurrekariak eta Hasiera (1936)
Testuingurua hobeto ulertzeko, atzera egingo dugu denboran. Gerra Zibila 1936an hasi zen, eta testu hau Gerra amaitzear dagoen momentuan kokatzen da.
Fronte Popularraren Gobernua eta Erreformak
1936ko hauteskundeetan Fronte Popularraren koalizioak irabazi zuen, eta gobernua eratu zuten. Hauek, biurteko erreformak berriz martxan jarri nahi zituzten. Neurri nagusiak hauek izan ziren:
- Amnistia orokorra eman zitzaien presoei (euskaldun eta kataluniar asko zeuden preso).
- 1934an kaleratutako langile guztiak berriz ere karguan hartzea behartu zuten.
- Kataluniako autonomia berrezarri zuten.
- Nekazaritzan erreformak eman ziren, lurrak banatuz eta nekazariek latifundioak okupatuz.
- Falangeak ilegalizatu egin zituzten.
Gobernuaren Arazoak eta Tentsioa
Hala ere, gobernuak arazo asko izan zituen:
- Krisi ekonomikoa: Prezioak gora, ekoizpen murriztua, langabezia altua. Enpresaburu askok enpresak itxi eta kapitala atzerrira eraman zuten.
- Desordena publiko handia: Espainiako leku askotan uneoro grebak eta manifestazioak zeuden.
- Falangeen gorakada: Gero eta jarraitzaile gehiago zituzten.
- Konspirazio militarrak: Militarrek hainbat konspirazio prestatu zituzten, monarkikoen, karlisten eta falangeen babesarekin.
Gerra Zibilaren Hasiera (1936ko Uztaila)
Tentsio politikoak gailurra jo zuen:
- Uztailaren 12an, eskuindarrek ezkerreko Eraso Guardia bat hil zuten.
- Hurrengo egunean, ezkertiarrek Calvo Sotelo hil zuten.
Uztailaren 17an, Marokon, besteak beste Francok bideratuta, altxamendu bat gertatu zen, eta hurrengo egunean penintsulan zabaldu zen. Honek hasiera eman zion Gerra Zibilari (1936-1939).
Espainiaren Zatiketa eta Nazioarteko Laguntza
Estatu kolpe honek Espainia bitan zatitu zuen: nazionalak eta errepublikanoak.
- Nazionalak (faxistak): Alemaniaren eta Italiaren laguntza izan zuten, meategi batzuen kontzesioen truke.
- Errepublikanoak (gorriak): Brigada Internazionalaren eta SESBen laguntza izan zuten (azken honi Espainiako bankuko urre-gordailuekin konpentsatu zitzaion).
Gerraren Amaiera eta Ondorioak
1939ko apirilaren 1ean, nazionalek irabazi eta gerra amaitu zen. Francoren garaipen militarrak milioika pertsonen jokabideak eta ideiak aldatzera derrigortu zituen.
Gerraren ondorio demografikoak, ekonomikoak eta politikoak larriak izan ziren. Errepresio bortitza ezarri zen, eta honi oinarri juridikoa emateko, testuinguru honetako legeak argitaratu ziren.