Espainiako Errestaurazioa: Krisia eta Oposizio Politikoa
Errestaurazioaren aurkako oposizioa
Kontrako oposizioa: errepublikanoak, anarkistak eta sozialistak izan ziren. Nazionalistak ere indartu ziren:
- Katalunian: Renaixença mugimendua.
- Euskadin: Foruak abolitu izanaren ondorioz sortu zen, abolizioaren kontrako erantzun gisa, eta XIX. mende amaieran hasi zen indarra hartzen.
- Galizian: Rexurdimento mugimendua.
Oinarri ekonomikoak eta gizartea
Ekonomia sendotu egin zen arlo hauetan: nekazaritza, meatzaritza, industria (siderurgia), garraioak eta merkataritza. Gizartea eta kultura hiru mailatan banatzen zen: goi-maila, erdi-maila eta behe-maila.
Erregimenaren bilakaera
Alfontso XII.aren garaian, alderdi kontserbadorea eta liberala txandakatzen ziren. Egoera politikoa egonkorra zen hasieran. Maria Kristinaren (MK) erregeordetzan, ezaugarri berriak agertu ziren. Oposizioan Gamazada eta Sanrokada nabarmendu ziren, egoera ekonomiko eta sozial larri baten testuinguruan.
1898ko krisia eta erregenerazionismoa
Kolonietako gerrak: Potentzia handiak hedapen inperialistan Afrika eta Asia nork eskuratuko zituen zebiltzan, baina Espainiak Puerto Rico, Filipinak eta Kuba zituen kolonia esanguratsu bakarrak. Errendizio formala Parisko Bake Hitzarmenaren bidez itundu zuten. Espainiak AEBen esku utzi zituen Puerto Rico, Filipinak eta Guam, eta Kubaren independentzia aitortu zuen.
Mende amaierako krisia: AEBk eragindako porrot militarra oso latza izan zen Espainiarentzat eta pesimismoa ekarri zuen. Kritika horiek eragin handia izan zuten erregenerazionismoan. Mugimendu horretan, Joakin Costak hau proposatu zuen: jauntxokeria, analfabetismoa eta latifundismoa ezabatzea.
Errestaurazioaren krisia
Egoera ekonomikoak eta klase sozialek tentsioak sortu zituzten. Nazionalismoak: Kataluniako Lliga Regionalista sortu zen, eta katalanismoak Mankomunitatearen sorrera onartzea lortu zuen. Euskal nazionalismoak katalanismoak baino oihartzun txikiagoa izan zuen hasieran.
Langile mugimenduak eta arazoak
Langileek arazo asko zituzten. Sozialismoak eta haren sindikatuak, UGTk, meategietako grebak bultzatu zituzten. Talde anarkistek Langileen Elkartasuna sortu zuten. Arazo militarrari dagokionez, agintari asko zeuden, baina erantzukizuna hartzeko prest zeudenak gutxi.
Cánovasen krisia eta gatazka sozialak
Erregearen esku-hartzeak handiagoak izan ziren. Liberalak lider barik geratu ziren Sagasta hil zenean, eta Eugenio Montero Rios zein Segismundo Moret saiatu ziren gidaritza hartzen.
Krisi sozial eta politikoak: Bartzelonako Aste Tragikoaren jatorrian hainbat arrazoi egon ziren: Marokoko koloniako gerraren kontrako protesta eta fanatismo antiklerikala (elizaren kontrako erasoak). Ondorioz, Maurak dimititu egin zuen.
1917ko krisia
Militarrei boterea kendu eta zibilei ematea lortu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu. Bartzelonan batu ziren Konstituzio berri bat egiteko. Greba orokorra egiteko deia zabaldu zuten sozialistek, CNTk eta UGTk herrialde osoan.