Espainiako Bigarren Errepublika (1931-1936): Gertaerak eta Ondorioak
7. GAIA, ESPAINIAKO BIGARREN ERREPUBLIKA (1931-1936)
Aznarrek 1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeetara deitu zuen. Hautagai monarkikoak egon ziren, baina konjuntzio errepublikano-sozialistak irabazi zuen. Apirilaren 14an Alfontso XIII.ak tronua utzi zuen. Behin-behineko gobernua eratu zen, Niceto Alcalá Zamora buru izanez. Ekainaren 28an gorte konstituziogileetarako hauteskundeak izan ziren, eta PSOE parlamentuko talde nagusia bihurtu zen, Alcalá Zamora eta Maura eskuin errepublikanoak galtzaile nagusiak izanik. Gobernua osatuta, lehendabiziko eginkizuna konstituzio berri bat sortzea izan zen.
1931ko konstituzioa demokratikoa eta progresista izan zen. Eskubide eta askatasunen adierazpen zabala, hezkuntzan eta lan arloan berdintasuna, diskriminaziorik eza, emakumeei botoa ematea, estatu laikoa, ezkontza zibila eta dibortzioa onartu ziren. Alcalá Zamorak dimititu zuen eta Manuel Azañak hartu zuen bere lekua.
Manuel Azañaren gobernuak erreforma politikoa bultzatu zuen, lan-arloko legedi berria onetsiz. Lege konplexua baina eraginkorra izan zen, eta nekazaritza erreforma ere egon zen.
Sektore batzuk ez zeuden ados errepublikarekin eta estatu kolpe bat eman zuten Sevillan, Sanjurjo jenerala antolatuta.
Euskadin, EAJko nazionalistek eta karlistek estatutu proiektu bat idatzi zuten, Lizarrako estatutua.
Ekonomia arazoekin krisian sartu zen gobernua, eta industria enpresarien eta nekazaritza eremuetako jabe handien mesfidantza eragin zuen. Horrek guztiak indarkeria politikoaren gorakada ekarri zuen, eta horren ondorioz, errepublikako presidenteak hauteskunde berriak deitu zituen.
Hauteskunde berrietan eskuinekoek ehun aulkia baino gehiago lortu zituzten, baina ez ziren nahikoak gobernua osatzeko. Irtenbide bat adostu zuten: biurteko erreformei buruzko politika errebisionista egitea. Zentro-eskuineko gobernua ezarri zen eta aldaketa desberdinak egin zituzten: nekazaritza erreforma geldiarazi, erlijio-erreformaren aurka egin, Sanjurjori eta matxinatuei amnistia eman, hezkuntzan aurrekontua nabarmen murriztu eta udalak desegin.
Norabide aldaketa horrek PSOE eta UGT erradikalizatu zituen, eta greba orokorrak eta manifestazioak izan ziren. Elizen eta eraikin ofizialen aurkako erasoak gertatu ziren, larrienak Asturiaskoetan eta Kataluniakoetan izanik, eta armada erabiliz bakarrik gelditu ziren.
Ezkerreko indarrek koalizio handi bat eratzea erabaki zuten, eta 1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen. Manuel Azaña errepublikako presidente eta Casares Quiroga gobernuko presidente izendatu zituzten. Amnistia eman, kaleratutako langileak berriz kontratatu, eta autonomia estatutua berrezarri zituzten.
Alderdiak eta sindikatuak herri mobilizazioa abiatu zuten, eta egoera politiko eta soziala oso gatazkatsua bihurtu zen. Falange Española sortu zen, eta bere helburua Fronte Popularrarekin amaitzea zen. Hauteskundeak egin baino lehen, estatu kolpea ematea pentsatuta zeukaten. 1936ko uztailaren 13an, polizia-indarrek Alfontsotarren liderra, José Calvo Sotelo, erail zuten, eta ondorioz, altxamendu militarra bizkortu zen, gerra egoera aldarrikatuz. Espainiako Gerra Zibila sortu zen, eta matxinaturiko indarren eta gobernuaren indar leialen arteko gatazka izan zen, Franco jeneralak erabateko protagonismoa hartuz.