Teozentrismoa: Jainkoa zen unibertsoaren zentroa eta gauza guztien erdian jartzen zen pentsamoldea.
Jainkoaren eta dogmekiko menpekotasunean bizi ziren, predestinazioan sinesten zuten.
Autoritate-irizpideetan edo egia eztabaidaezinetan (dogmetan) oinarritutako postulatuak onartzen ziren.
Politika
XII. mendera arte: "Primus inter pares". Feudoak oso independenteak ziren.
XII. mendetik XIV. mendera arte: Burgesen laguntzarekin, erregeek autoritatea berreskuratzeko borroka hasi zuten.
Ekonomia
Ekonomia sistema feudala zen nagusi.
Autokontsumorako nekazaritza zen nagusia.
Aberastasuna lurrak eta abereak edukitzeak neurtzen zuen.
Hirietan sortutako merkataritza garatu gabekoa zen.
Erlijioa
Erlijioa bizitzaren ardatza zen eta superstizioez beteta zegoen.
Jainkoaren menpekotasuna eta beldurgarria zen.
Ez zuten kritikarik onartzen.
Errenazimendua: Humanismoa eta Estatu Modernoa
Ideologia: Humanismoa
Antropozentrismoa: Gizakia unibertsoaren zentroa zen eta gauza guztien erdigunean kokatzen da.
Gizakien askatasunaren nahia hezkuntzan eta kulturan oinarritzen da.
Zientzia modernoaren oinarriak: Arrazoimenaren bitartez ezagutu daiteke, gizakiak naturaren alderdi guztiak ezagutzeko eta menperatzeko jakinmina zuen.
Politika
Aldaketa politikoak: Monarkia autoritarioa. Teoriaz botere osoa lortu zuten, baina errealitatean arazo ekonomikoak (zorrak), foruak eta Elizaren indarra oztopoak ziren.
Penintsulan: Errege-Erregina Katolikoen agintaldia (1479-1516) monarkia autoritarioaren eta Estatu modernoaren sorreratzat hartzen da.
Zentralismoa.
Ekonomia
Aldaketa ekonomikoak: Merkataritza-kapitalismoa.
Kapitalismoarekin pertsona gutxi batzuek etekin handiak eta moneta-metaketa nahi dituzte: zenbat eta diru gehiago eduki, hainbat eta gehiago inbertitu eta diru gehiago irabazi berriro inbertitzeko.
Erlijioa
Sinesmen munduan espiritu kritikoa nabari zen.
Erlijiotasun pertsonalagoaren ideia hedatu zen.
Elizaren ustelkeria eta abusuak kritikatu ziren.
Erreformaren sorrera: Luteranismoa, Kalbinismoa eta Anglikanismoa.