"El Intruso" eta Bizkaiko Meatzarien Egoera (1904)

Historia2,6 KB

"El Intruso" eleberriaren zatia (Vicente Blasco Ibáñez, 1904)

Sailkapena: Testu hau Vicente Blasco Ibáñezen "El Intruso" liburuko pasarte bat da. Dokumentu literario eta narratiboa da, gizarte historikoari buruz hitz egiten duena. Eleberri bat izanik, publikoari zuzendua dagoela esan genezake. Gaia XX. mende hasieran Bizkaian bizi ziren meatzarien egoera latza kritikatzean datza; etxebizitza, elikadura eta lantegietako egoerak aztertzen ditu, hain zuzen ere.

Ideia garrantzitsuak

Testuan hainbat puntu nabarmentzen dira:

  • Lehen paragrafoan: "Peoien etxea" aipatzen du, meatzariek etxebizitzarako erabiltzen zituzten barrakoiei erreferentzia eginez.
  • Bigarren eta hirugarren paragrafoak: Ondoz ondokoak dira. Lehenengoan, etxebizitzari erreferentzia egiten dio; meatzariak lan egin ondoren nekatuta bizitoki itxi eta ziztrin batera heltzen zirela kritikatzen baitu.
  • Lantokia: Hirugarren paragrafoan lantokiari egiten dio erreferentzia. Toki itxian lan egiten zutenez, irakatsiak (itxiak) izaten baitziren eta hiltzeko arrisku gehiago zutela esaten baitu.

Testuinguru historikoa

1855. urtetik aurrera burdina ateratzen hasi ziren. Gerra Karlista amaitu (1876) ondorengo urteetan, burdin erauzketa maximora iritsi zen, ezen esportatua izaten baitzen (adibidez, Erresuma Batuetara). Salerosketen irabaziekin, fabrika berriak egin ziren (adibidez, "Altos Hornos de Vizcaya").

Vicente Blascoren nobela honetan, Bizkaiko konplexutasun sozial eta psikiko handia adierazten du industriarako bide hartan. Lehen esan bezala, testuan langileen pilaketa handia kritikatzen du eta, gehienetan, ez zuten osasun-instalaziorik. Gainera, elikagaiak garestiak izanik, dieta ezegokia izatera bultzatuak izaten ziren.

Bestalde, hamaika ordutik gorako lanorduak jasangaitzak izaten ziren, eguraldi gogorretan aritzen baitziren. Ondorioz, 1890eko iraultza piztea ekarri zuen, lanorduak 10 ordura murriztuz.

Garrantzia eta ondorio sozialak

Laburbilduz, XIX. mendean Bizkaiko industrializazioa burdinaren ekoizpenean oinarritu zela aipatu beharra dago, kalitate, eskuratze azkar, emankortasun eta leku egokia zuelako. Bestalde, esku-lanaren premiak langile askoren etorrera ekarri zuela ere aipatu beharra dago.

Honen ondoriozkoak dira bizileku eta janari ezegokiak edo ez-nahikoak (hona hemen Blascoren kritika). Blascoren kritika guzti hauek mugimendu sozialista eta komunistek (neurri txikiagoan) kapitalizatutako mugimenduak garatzea ekarri zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML