El Intruso (1904) — Vicente Blasco Ibáñez eta Bizkaia

Historia2,99 KB

Testua: Vicente Blasco Ibáñez-en El Intruso (1904)

Testuaren kokapena eta sailkapena

Jatorriaren aldetik testu hau bigarren mailako informazio-iturria da, gertaerak liburua argitaratu baino lehenagokoak direlako. Eleberri baten atala da eta formari dagokionez narratiboa da, El Intruso eleberriaren pasarte bat, hain zuzen ere. Eleberri honek gai soziala lantzen du, kutsu politikoarekin. Egilea bakarra da: Vicente Blasco Ibáñez, Valentziako idazlea (1867–1928), regenerazionismoaren mugimenduko kidea eta errepublikarra izan zen. Hartzailea publikoa da, eta helburua ere publikoa izatea da. 1904an Valentziako hirian idatzi zuen. Asmoa Bizkaiko meatzariek jasaten zituzten bizi-baldintzak ezagutzera eman eta salatzea da. Une historikoari dagokionez, Bizkaian industrializazioa garapen intentsibo batean murgildurik zegoen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.

Testuinguruan kokatzea

Bizkaiko meatzarien ustiapena nabarmen handitu zen XIX. mendearen bigarren erdialdean, bereziki 1860eko hamarkadatik aurrera.

Burdin-mearen gehiengoa Ingalaterrara esportatu zen. Negozio honek etekin handiak eman zituen, eta enpresari batzuk azkar aberastu ziren. Horietako batzuk sektore berrietan inbertitu zuten, lehenik eta behin siderurgian. Fabrika nabarmenetakoetako bat 1902an sortutako Bizkaiko Labe Garaiek izan zen.

XIX. mendean gertatutako industrializazio-prozesuak aldaketa ugari eragin zituen. Testuak garai hartako Bizkaiko langileriaren egoera soziala eta animoa islatzen ditu.

Bizkaian hazkunde demografikoa nabarmena izan zen; Espainiako barnealdeko eskualdeetatik, batez ere Gaztelatik, langile kopuru handia etorri zen. Lan-baldintzak oso gogorrak ziren, hamaika ordu edo gehiagoko jardunekin. 1890ean egoera jasanezina bihurtu zen, eta langileek greba handia egin zuten.

Testuaren garrantzia

Aipatu bezala, industrializazioaren ondorioz migrante edo etorkin kopuru handia etorri zen Espainiako beste lurraldeetatik. Etxebizitza-neurriak hirigintza kaotiko eta masiboa eragin zuten. Bien bitartean, langileak kalitate eskaseko eraikinetan eta bizi-baldintza oso txarretan instalatzea izan zen aurkitu zen irtenbidea. Zaila izan zen langileentzat oinarrizko eskubideak lortzea, baina gutxinaka lortzen joan ziren. Inguru honetan langile mugimendu sendo bat sortu zen, batez ere sozialismoaren inguruan antolatutakoa.

Garrantzi nagusiak

  • Dokumental eta literario balioa: eleberriaren pasarteak garaiaren egoera soziala eta ekonomikoa islatzen ditu.
  • Gizarte-salaketa: meatzarien bizi-baldintzen salaketa publikoa egitea.
  • Testuinguru historikoa: industrializazioak eta migrazioak eragin zuten aldaketak ulertzea errazten du.

Oharrak: Testu hau erabilgarria da Bizkaiko industria- eta gizarte-historia ulertzeko eta Vicente Blasco Ibáñezen lan sozial eta politikoen ikuspegia ikusarazteko.

Deskargatu

PDF Word HTML