EAJ/PNV, Sozialismoa eta Sindikalismoa Euskal Herrian (XX. mendea)
EAJ/PNVren Bilakaera Sabino Arana hil ondoren
Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894) lanaren garrantzia nabarmendu nahi da, eta agerian utzi nahi da EAJren bilakaera Sabino Arana hil eta gero, testuko ideiak garatu ziren urteetan:
Funtzionamenduaren Gakoak (1904-1930)
- 1904: Batzokia berriro ireki zen, eta EGI (Euzko Gaztedi) sortu zen.
- 1906: Lehenengo biltzarra ospatu zen.
- 1911: ELA sindikatua eratu zen, langile-mugimenduan parte hartzeko.
- 1916: De la Sotaren aldekoek Luis Arana zuzendaritzatik baztertu zuten, alderdiaren agintea eskuratu zuten, eta Comunión Nacionalista Vasca (CNV) izena eman zioten. Ordutik aurrera, autonomia lortzea izan zen alderdiaren aldarrikapen nagusia, eta oso emaitza onak lortu zituzten, bai udal-hauteskundeetan (1917), bai hauteskunde orokorretan: Bizkaiko sei barrutietatik bostetan atera ziren garaile.
- 1919: Alderdia zatitu egin zen. Luis Aranak eta Gallastegik EAJ birsortu zuten.
- 1923-1930: Primo de Riveraren diktadura. PNVk independentismoaren alde jarraitu zuen erregimenari aurre eginez. CNVk jarrera pragmatikoa hartu zuen eta, ekintza politikoak debekatuta zituenez, eginkizun kulturalari jarraitu zion.
- 1930: Berriro batzen dira EAJ/PNV izenarekin, baina ideia ezkertiar, laiko eta errepublikazale taldeak sortu ziren.
Langile Mugimendua eta Sozialismoa
Tomás Meaberen Kazetaritza-Entsaioa
Astekari honek bultzada handia eman zion langileen mugimenduaren barruan zegoen joera sozialistari, zehazki joera iraultzaileari. Joera hau grebez baliatu zen beraien aldarrikapenak adierazteko, nahiz eta ilegala izan, eta arrakasta handia izan zuen. Garai honetan ere, sozialismoaz gain, langileen mugimenduan zeuden beste joerak ere nagusitzen joan ziren, eta honek egoera latzak sortu zituen gizartean.
Bestalde, aipatu behar da Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) ekarritako krisiaren ondorioz sozialismoak Euskal Herrian izugarrizko bultzada izan zuela eta jende asko afiliatu zela PSOE alderdi politikoan eta UGT sindikatuan.
XX. Mendeko Euskal Mugimendu Nagusiak
Sindikalismo Kristaua
Aipatutako kanpotik zetozen mugimendu antiklerikal hauen aurrean, euskaldun katoliko askok sindikalismo kristaua deituriko mugimenduaren alde egin zuten, eta langileen arteko lankidetza bilatzen zuten langileen elkarteak sustatu zituzten. Horren harira, 1911. urtean EAJ/PNVk bultzatutako sindikatu propioa eta izaera katolikokoa sortu zen: SOV-ELA.
Nazionalismoa
Nazionalismoa, hizkuntza, kultura eta zuzenbide bereziak dituzten biztanleak elkartzen dituen sentimenduan oinarritzen da. Mugimendu honetan, historian zehar, bi joera nabarmendu dira: