Desamortizazioak Espainian: Jabetza Pribatua eta Liberalismoaren Eraldaketa

Historia3,67 KB

Desamortizazioak: Sarrera eta Jabeak

Desamortizazioak lurraren jabetza deslotzeko prozesu luze eta ez-jarraituak izan ziren, gizarte kapitalista sortzeko helburuarekin. Liberalismoaren arabera, jabetza eta askatasuna elkartuta zeuden, eta jabetza pribatua sakratutzat hartzen zen.

Desamortizatu beharreko lurren jabe nagusiak

Lurraren jabe ziren erakundeak, Erregimen Zaharrean lurrak saldu ezin zituztenak:

  • Noblezia: Maiorazkoak ziren lurrak. Etxeko seme nagusiak oinordetzan hartzen zituen, baina ez jabe gisa, gozamenduan baizik; ezin ziren saldu.
  • Eliza: Esku hilak izeneko ondasunak, erregimen zaharrean saltzea debekatuta zegoelako.
  • Udalak: Bi motatakoak, biak Erregimen Zaharrarekin lotuak:
    • Auzo ondasunak: Herritarrek ordaindu gabe erabiltzeko.
    • Berezko ondasunak: Alokatu eta udalari errenta emateko.

Desamortizazio Prozesuaren Kronologia

Prozesua 1767an hasi zen eta 1924an amaitu zen, Calvo Soteloren legearekin. Hasierako neurri hauei deslotzea deitzen zaie:

  • 1767: Jesuitaen lurrak salgai jarri ziren.
  • 1798: Godoyk lurrak desamortizatu zituen.
  • 1811-1813 (Cadizko Gorteak): Jaurerri jurisdikzionala ezereztu zen (jaunen nagusitasuna kenduz).
  • 1820-1823 (Hirurteko Liberala): Maiorazkoak deuseztatu ziren. Ondorioz, ondasunak aske geratu ziren eta jabeek saltzeko eskubidea lortu zuten, baina prozesuak ez zuen aurrera egin 1841ean nobleziaren oposizioagatik.

Desamortizazio Garrantzitsuenak

Desamortizazio prozesuak bi urrats nagusi izan zituen: lurrak konfiskatu (nazionalizatu) eta lurrak salgai jarri. Lortutako dirua Karlistaldia finantzatzeko eta Ogasunaren zorra murrizteko erabili zen.

Mendizabalen Desamortizazioa (1836-1851)

  • Elizaren ondasunak desamortizatu ziren.
  • Ondorioz, Vatikanoak Espainiarekin zituen harremanak hautsi zituen.

Madozen Desamortizazioa (1855-1924)

  • Udaletako jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jarri ziren.
  • Bai berezko ondasunak, bai auzo ondasunak desamortizatu ziren.

Desamortizazioaren Ondorioak

Ondorio Ekonomikoak

  • Lurren jabetzan aldaketa handiak: jabetza amortizatua eta kolektiboa izatetik askea eta indibiduala izatera igaro zen.
  • Latifundioak eta minifundioak mantendu egin ziren.
  • Nekazaritza produkzioa eta errendimendua handitu ziren.
  • Estatuak bere diru-sarrerak gehitu zituen, gastuak ordaintzeko.

Ondorio Politikoak

  • Estatu liberala ezarri zen.
  • Liberalismoak gizatalde oso fidel bat lortu zuen, burgesia erakarri zuelako.

Ondorio Sozialak

  • Elizak ondasunen zati handia galdu zuen, eta estatuak diruz lagundu behar izan zion.
  • Lurrak ez ziren herri xumearen artean banatu, enkanteetan gehien eskaintzen zutenek (aristokratek, burgesek...) erosi baitzituzten.
  • Nekazari jornalarien taldea sortu zen, auzo-lurrak saltzean horiek erabiltzeko eskubidea galdu baitzuten.
  • Burgesia aristokratizatu zen, lurrak baldintza onetan hartuz gero antzinako nobleziaren antza eta baloreak hartu baitzituen.

Ondorio Artistiko eta Urbanistikoak

  • Artelan eta kultura ondare ugari galdu ziren. Konbentu asko abandonatuta zeudelako, artelanak hondatu edo merke saldu ziren atzerrira.
  • Hirietan espazio berriak agertu ziren. Konbentu zaharrak lorategi publiko, enparantza edo erabilera zibiletako eraikin bihurtu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML