Bizkaiko Industrializazioa (1841-1898): Ezaugarriak eta Garapena
Bizkaiko Industrializazioaren Ezaugarriak (1841-1898)
Euskal Herrian garatu zen lehen industrializazio prozesua izan zen, XX. mendearen hasieran amaitu zena.
Industrializazioaren ezaugarri nagusiak
Industrializazio horren ezaugarrienetako batzuk hauek izan ziren:
- Siderurgiaren sektorean bakarrik eman zen, lurralde historiko guztietan industria molde komunak egotea ekarri zuena.
- Ekonomiaren egiturazko ahultasun erlatiboa suposatu zuen, sektore bakarraren garapenak ekonomia osoa baldintzatuz.
Lehen Urratsak eta Porrotak (1841-1857)
Lehenengo saioak 1841ean eman ziren, bilbotar burges merkatari batek Estatuko Lehen Elkarte Anonimoa sortu zuenean, Boluetako Santa Ana eta lehen labe garaia sortuz. Geroago, beste burges talde batek Ibarra taldean inbertitu zuen, siderurgiaren ekoizpenean alegia.
1845. urtearen inguruan, industriaren garapena egituratzen saiatu ziren, baina talde horiek porrot egin zuten beste herrialdeekiko zegoen desfasearen ondorioz. Hori konpontzeko, egiturazko eraldaketa garrantzitsuak egin ziren merkataritza baldintza berrietara egokitzeko. Hauek ekarpen garrantzitsuak izan ziren.
Kapitalaren Sarrera eta Oligarkiaren Kontrola (1857-1898)
1857an, Ferrocarril Tudela-Bilbao eta Banco de Bilbao sortu ziren, biak mende horretako ekonomiaren garapenean lagunduz. 1865etik aurrera, Ingalaterrara egindako burdin mineralaren esportazio indartsuaren ondorioz, kapital ugari lortu zen, industrializazioa aurrera eramateko. Horren eraginez ere, esportazioek ekartzen zituzten onurak familia gutxi batzuek baino ez zituzten jasotzen.
Bizkaiko Oligarkia eta Lantegi Nagusiak
Familia horiek Bizkaiko ekonomiaren bilakaeraren kontrolpean zeukaten, eta horrek hasi zuen Bizkaiko egitura ekonomikoa sakonetik aldatuko zuen industrializazioa, hiru lantegi nagusi sortuz (guztiak 80ko hamarkadan sortuak):
- San Francisco
- Bizkaiko Elkartea
- Bilboko Labe Garaien Elkartea
Merkatuaren Beharra eta Protekzionismoa
Industria horrek zuen ekoizteko gaitasuna, jomugako merkatuak kontsumitzeko zuen gaitasun erreala baino askoz ere handiagoa zen. Hau da, merkatuaren aldaketa beharrezkoa zen. Aldaketa hori protekzionismoa ezartzetik baino ezin zen lortu. Bizkaiko Oligarkiak eragindako presioaren ondorioz, protekzionismoa ezarri zen. Beraz, trenbideen muga zergen salbuespenak desagertu ziren.
Prozesuaren Hobekuntzak
Hobekuntza horiek prozesuan lagundu zuten, adibidez:
- Komunikabideak hobetu ziren.
- Portu berriak eraiki ziren.
- Ekoizpena handitzen joan zen, etab.