Biurteko Erreformista eta Fronte Populara (1931–1936)

Historia2,5 KB

Biurteko Erreformista (1931-1933)

Azañaren gobernuak erreforma sakonak egin zituen Errepublika berriaren oinarriak finkatzeko, nahiz eta oposizio handia jasan.

Erreformak

  • Erlijio-politika: Eliza eta Estatua banandu ziren; dibortzioa legeztatu zen eta Elizaren finantzaketa bertan behera utzi zen.
  • Nekazaritza-erreforma: 1932ko legeek lurjabe handien aurka egin zuten, baina ez ziren behar bezala aplikatu; anarkisten matxinadak piztu ziren.
  • Autonomia-Estatutuak: Kataluniak bere estatutua lortu zuen (1932), baina Euskal Herrian porrot egin zuten hainbat saiakera.
  • Erreforma militarra: Armada murriztu zen eta errepublikarenganako leialtasuna eskatzen zen.
  • Hezkuntza-erreforma: Analfabetismoaren aurka borrokatzeko, 7.000 eskola berri sortu ziren.
  • Lan arloko legeak: Nekazaritza-lanaren egoera hobetzeko neurriak hartu ziren.

Azañaren beheraldia

Eskuinak (CEDA) haren aurka egin zuen eta Sanjurjo jeneralak estatu-kolpe saiakera egin zuen. Ezkerreko sektoreek ere ez zeuden gustura; anarkistek altxamenduak antolatu zituzten. Casas Viejas-en matxinadaren errepresio gogorrak Azañaren irudia hondatu zuen. Sozialistek koaliziotik irten ziren, eta hauteskunde berriak deitu ziren.

Fronte Populararen garaiko kausak

1933ko hauteskundeen ondoren gobernu-aldaketa izan zen; CEDA-k irabazi bazuen ere, gobernuburua Alejandro Lerroux (Alderdi Erradikala) izan zen. Biurteko Erradikal-Cedista "kontrarreformatzailea" izan zen, ezkerraren erreformak atzera botaz.

  • 1934ko iraultzak: Asturiasen eta Katalunian izan ziren nagusiki; Euskal Herrian UGTk greba orokorra antolatu zuen.
  • Errepresioa oso gogorra izan zen.
  • Gobernuaren eskuineratzea: CEDAko ministro gehiago sartu ziren, eta giro politikoa gero eta gatazkatsuago bihurtu zen.
  • "Estraperlo" korrupzio eskandaluak Lerrouxek dimisioa ematera eraman zuen eta 1936ko hauteskundeak deitu ziren.
  • Fronte Popularra alderdi errepublikano eta ezkertiar nagusiek osatu zuten hauteskundeetara aurkezteko.
  • 1936ko hauteskundeak Fronte Popularrak irabazi zituen, Bigarren Errepublikaren azken faseari hasiera emanez.

Deskargatu

PDF Word HTML