Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak eta Holokaustoa
Bigarren Mundu Gerraren Zergatiak
1. Versaillesko Ituna (Lehen Mundu Gerraren ostean)
Lehen Mundu Gerra amaitu ostean Alemaniak sinatu behar izan zuen ituna izan zen. Itun honek nazionalismoa bultzatu zuen, Alemaniak:
- Lurraldeak galdu zituen.
- Irabazleei ordaindu behar zien (ekonomikoki ezinezkoa zen).
2. 1929ko Depresio Handia
Krisi ekonomiko orokorra zegoen, inflazioa eta langabezia handiak eraginez.
3. Estatu Totalitarioen Espantsionismoa
Italian eta Alemanian gertatu zen batez ere. Gainera, herrialde demokratikoek boterea galdu zuten.
Alemania (Hirugarren Reicha)
- Hitler Alemaniako kantziller izendatu zuten.
- Pangermanismoa bultzatu zuen (alemanez mintzatzen ziren lurralde guztiak bateratzea).
- Versaillesko Ituneko mugak ez zituen onartu (espantsionismoa eta berrarmatzea).
Italia
- Etiopia konkistatu zuen.
- Alemaniarekin lankidetzan hasi zen.
Japonia
- Mantxuria okupatu zuen.
4. Komunismoaren Hedapenaren Beldurra
Errusiako Iraultzaren ostean, estatu liberalek doktrina komunista hedatzeko beldurra zuten.
5. Baretze Politika (Appeasement)
Gerra eragozteko helburuarekin, potentzia demokratikoek (Frantziak eta Erresuma Batuak) Hitlerren eskakizunak onartu zituzten:
- Municheko Konferentzia (1938): Frantziak eta Erresuma Batuak Alemaniari Txekoslovakia anexionatzea onartu zioten, baldin eta Hitlerrek anexio gehiagori uko egiten bazion.
- Handik gutxira, Hitlerrek hitza hautsi eta Eslovakia eta Lituaniako lurralde batzuk inbaditu zituen.
Holokaustoa:"Azken Irtenbide"
Holokaustoa komunitate judutarren sarraskia izan zen, baina beste talde batzuek ere jasan zuten jazarpena:
- Ijitoak
- Gerrako presoak eta preso sobietarrak
- Politikariak
- Homosexualak
- Desgaituak
Jazarpena Hitlerrek boterea hartu zuenean (1933) hasi eta 1945ean amaitu zen.
Jazarpenaren Faseak
- 1933: Juduak bizitza publikotik kanporatu zituzten (haien liburuak erre, kargu publikotik kaleratu, etab.).
- 1935: Nurenbergeko Legeak. Judutarrei alemaniar herritartasuna kendu zitzaien, eta juduen eta alemanen arteko ezkontzak debekatu ziren.
- 1938: Judutarrak haien lanak uztera behartu zituzten, eta negozioak eta ondasunak galdu zituzten.
- 1938: Kristal Hautsien Gaua. Alemanian, naziek sinagogak, juduen etxeak eta dendak suntsitu zituzten. 101 judutar hil zituzten, eta 26.000 inguru kontzentrazio-esparruetara eraman zituzten.
Ghettoak
Naziek ghettoak sortu zituzten: juduak hiriko auzo batzuetan bizitzera behartu zituzten, pobrezian eta ia hornidurarik gabe. Ghetto garrantzitsuenak Polonian zeuden.
Azken Irtenbidea eta Deuseztatze Esparruak
- 1941: Azken Irtenbidea. Agintari naziek juduak desagerraraztea erabaki zuten. Juduen hilketa masiboa gas ganberetan eta errausketa labeetan gauzatu zen.
- Adibidez, Auschwitz deuseztatze-esparruan milioi bat judu eta 3.000 ijito hil zituzten. Bertan, medikuntzako esperimentu beldurgarriak ere egin zituzten.
- 1945: Askapena. Aliatuek esparru horietako presoak askatu zituzten, eta bertan gertatutako sarraskien berri izan zuten.