Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak: Giza eta Ekonomikoak

Historia2,73 KB

Giza Galera eta Galera Ekonomikoak

Bigarren Mundu Gerran 50.000.000 pertsona hil ziren. Erdia SESBkoak ziren, eta ondoren Alemaniakoak eta Poloniakoak. Armen, bonben eta hegazkinen suntsitzeko ahalmena areagotu zen eta fronteetako soldaduak eta zibilak hil ziren. Lehenengo Mundu Gerran gizarte zibilaren %5 hil zen, Bigarren Mundu Gerran %50. Suntsipen materialak oso inportanteak izan ziren eta hiriei, komunikabideei eta industriei eragin zien. Gerran parte hartu zuten herrialdeetan produkzioa izugarri murriztu zen, baino gerran parte ez hartu zuten herrialdeen ekonomia igo zen. Jendeak lekuz aldatu ziren: bere herrialdeetara bueltatzen ziren presoak, gutxiengo etnikoak botatzeak, estatu berriak eta bake-akordioak zeudelako, etab. 30.000.000 europarrak mugitu ziren. AEB eta SESB mundu potentzia berriak bihurtu ziren eta Europa garrantzia galdu zuen.

Ondorio Moralak

Gerrak Europako balio moralak eta politikoak zalantzan jarri zituen. 6 urteetan zehar krudeltasuna eta biolentzia nagusitu ziren Europa osoan. Nazi izugarrikeriaren tamaina ulertu zen kontzentrazio-esparruetan egiten zen jakin zenean, Hiroshima eta Nagasakiko bomba atomikoak apokalipsitzat hartu zen eta sobietarren masakreak Polonian zalantza ideologikoak ekarri zituzten. Europako zibilizazioari trauma morala ekarri zion eta Mendebaldeko zibilizazioaren basakeriari buruzko galdera sakonak sortu zituen.

Bake-Konferentziak eta Europa banaketa

1943ko Teherango Konferentzia

1943an Churchill (Erresuma Batua), Roosevelt (Amerikako Estatu Batuak) eta Stalin (SESB) Teherango konferentzian bildu ziren. Konferentzian gerra azkartzeko neurri militarrak hartu zituzten.

1945eko Jaltako Konferentzia

1945ean Jaltan bildu ziren nazismoa kentzeko eta Alemania eta Austria lau zatitan banatzeko Frantziarekin. Berlin eta Viena banatzeko, askatutako herrialdeetan hauteskunde demokratikoak egitea eta NBE sortzeko adostu zuten. NBE bakea bermatzeko sortu zuten.

1945eko Potsdamako Bake-Konferentzia

1945ean Postdamen bake-konferentzia bat izan zuten Atlee (Erresuma Batua), Truman (Amerikako Estatu Batuak) eta Stalin (SESB). Han Alemania anexionatutako lurraldeak itzultzea, Austria Alemaniatik separatzea, industria militarra desegitea eta buruzagi naziak epaitzea eta zigortzea adostu zen.

Bake-Akordioak

1946an Pariseko Konferentzian Alemaniaren aliatuekin bake-akordioak sinatu ziren eta 1955ean Austriarekin sinatu zen bake-akordioa.

Deskargatu

PDF Word HTML