Bigarren Mundu Gerra: Bilakaera eta Gertaera Nagusiak
Gerraren hasiera eta hedapen nazia (1933-1939)
- 1933: Hitlerrek agintea hartu zuen.
- 1935: Sarre okupatu eta berrarmatzeari ekin zion.
- 1936: Renania militarizatu zuen (Versaillesko Ituna urratuz). Espainiako Gerra Zibilean Erroma-Berlin ardatza sortu zen, Francori lagunduz.
- 1938: Austria (Anschluss) okupatu zuen. Ondoren, Sudeteak bereganatu zituen. Municheko Itunaren bidez, Sudeteak bereganatzea utzi zioten, erasoak gelditzearen truke.
- 1939: Hitlerrek Txekoslovakia eraso zuen, eta gero Lituania. Mussoliniren politikek boterea handitu zuten.
- 1939: Polonia inbaditu zuen irailaren 1ean; irailaren 3an, Frantziak eta Ingalaterrak gerra deklaratu zioten. Itun germaniar-sobietarra sinatu zen: elkarri ez erasotzea, Polonia zatitzea eta estatu batzuk SESBrentzat izatea adostu zuten.
Japoniaren politika espantsionista Asian
Japonia: 30eko hamarkadako krisiaren ondorioz, Ekialdeko Asia menderatu nahi zuen lehengaiak lortzeko eta produktuak esportatzeko.
- 1931: Mantxuria okupatu eta Mantxukuo estatua sortu zuen.
- 1938: Txina inbaditzen hasi zen. Erroma-Berlin ituna sendotu zen.
- 1939: Indotxina inbaditu zuen (AEB aurkari bihurtuz).
Blitzkrieg: Eraso bizkorra eta Europa okupatua
Blitzkrieg: Polonia eraso bizkor baten bidez inbaditu zuten.
- 1940: Europa iparraldea gune militar estrategiko eta ekonomiko garrantzitsua bihurtu zen. Norvegia eta Danimarka inbaditu zituzten.
- 1940 (maiatza): Maginot lerroa gainditu zuten.
- 1940 (ekaina): Paris hartu zuten. Frantzia bitan banatu zen: iparraldea alemanen mende eta hegoaldea Vichyko erregimenaren pean. De Gaulle Londresetik erresistentziara deitu zuen.
Ingalaterrako bataila eta borrokak Afrikan
Ingalaterrako bataila eta basamortuko bataila (1940): Ingalaterra vs. Alemania (Luftwaffe vs. RAF). Ingalaterrak AEBren laguntza jaso zuen. Italiak Egipto erasotu zuen. 1941ean, Afrikakorps (Rommel) iritsi zen.
- 1942: Montgomeryk El Alameinen irabazi zuen.
- 1943: Aliatuek Rommel garaitu zuten Tunisian.
SESBren inbasioa eta Ozeano Bareko gerra
SESBren aurka (1941): Balkanak okupatu eta Bizargorri operazioa (SESB inbaditzea) abiatu zuten: Leningrado, Mosku eta Ukraina. 1943an, Stalingradoko batailan, alemanek errenditu behar izan zuten.
Ozeano Bareko Gerra (1941): Pearl Harbor. Rooseveltek gerra deklaratu zuen.
- 1942: Japonia Filipinetara iritsi zen. Ginea Berria eta Australia inbaditzen saiatu ziren, baina Koral Itsasoko eta Midwayko batailetan AEBk garaitu zituen.
- 1943: Japoniak Guadalcanal galdu zuen.
Nazien porrota eta gerraren amaiera (1943-1945)
Nazien porrota (1943): Hiri alemanak bonbardatu zituzten eta faxismoaren aurkako erresistentzia indartu zen.
- 1944: Aliatuak Erroman sartu ziren eta Normandiako lehorreratzea (Ingalaterra eta AEB) gertatu zen.
- 1945 (apirilak 8): Sobietarrek eta aliatuek Berlin hartu zuten. Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen (Mussolini bi egun geroago hil zuten).
- 1944: MacArthuren agindupean Japonia bonbardatu zuten.
- 1945: Trumanek Hiroshima eta Nagasaki bonbardatzeko agindua eman zuen.