Bertsolaritza eta Ahozko Inprobisazioa: Ezaugarriak eta Bilakaera

Beste atzerriko hizkuntzak2,56 KB

Ahozko inprobisazioaren ezaugarriak

Bertsolaritza ez da munduko ahozko inprobisazio molde bakarra, aspaldi uste zen bezala. Munduan ugari dira ahozko inprobisazio moldeak; batzuk a capella (bertsolaritza bezala), beste batzuk musikaz lagunduta. Ezaugarri komunak dituzte:

  • Zuzeneko sorkuntzak dira.
  • Entzulearen parte-hartzea beharrezkoa da.
  • Inprobisatzailearen eta entzulearen arteko harremana edo feedback-a gertatzen da.

Sorkuntza prozesuko teknikak

Inprobisazioa egiteko prozesuan honako pausoak jarraitzen dira:

  1. Gogora datorkizkion argudioetatik egokiena aukeratu.
  2. Egokiro formulatu, neurri metrikora behartuz.
  3. Oinen artean baliagarri zaizkionak aukeratu, testu koherentea ateratzeko.
  4. Gero, kantatzen hasi.

Inprobisazio motak

Antzinatik datozen kultura-adierazpenak dira, batzuk desagertzeko zorian, belaunaldien arteko transmisiorik ez delako izan. Espainian adibide ugari daude:

  • Balearretan: Glosa.
  • Katalunian: Jota.
  • Galizian: Regueifa.
  • Kanarietan: Dezima.

Euskal literatura: Bertsolaritza XXI. mendean

Bat-bateko bertsolaritza 60ko hamarkadatik aurrerakoa da, orduan hasi zirelako grabatzen. Aurreko bertsolaritza paperean idatzitakoari eta ahoz ahokoari esker ezagutzen da. XX. mende hasieran bertsolaritza idatzia zen nagusi, baina mende amaieran bat-batekoa gailendu zen.

Bertsolaritzak hainbat pauso eman ditu:

  • Arlotetik jantzira.
  • Sagardotegietatik antzokietara.
  • Gai orokorretatik konkretuetara.
  • Gizon eta emakumeak biek parte hartzea.
  • Desapiotik txapelketetara.
  • Gaztea zaharraren eskutik etorri da.

XX. mende bukaerako bertsolaria gaztea da, unibertsitatean ibilia eta literatura-idazlea. Emakumeak ere bertso-munduan sartzen dira. Bertsolariek bertsoez gain, beren jarduerari buruzko hausnarketa egiten dihardute.

Bertsolaritzaren egileak

Gerra aurreko Basarri eta Txirritaren txapelak daude. Gerra eta gero, Euskaltzaindiak antolatutako lehiaketan lehena Basarrik irabazi zuen, eta hurrengo hiruak Uztapidek. Herri irratietan bertsolaritza zabaldu zen; Franko hil eta 5 urtera Amurizak irabazi zuen. 86tik aurrera, EHBEk antolatu zituen txapelketak, eta Lizaso, Lopategi eta Egaña izan ziren txapeldun. ETBn Hitzetik Hortzera saioa sortu zen, eta 90eko hamarkadatik aurrera bertsolaritzak izugarrizko arrakasta izan du.

Deskargatu

PDF Word HTML