Bertsolariak: Pierres Topet Etxahun eta Jose Maria Iparragirre
PIERRES TOPET ETXAHUN (1786-1862)
Zuberoak eman duen olerkaribeta bertsolari ezezagunenetarikoa da. Bizitza gorabeheratsua izan zuen eta bere bertsoetan islatzen da. Munduan melesurik, Maria solt eta Kastero bertsoak harenak dira. Barkoxe herrian jaio, Etxahunia baserrian. Txikia, sorbalda zabalekoa, izaeraz isioa eta hotza. Hitzez burutsua, arimaz sentibera. Kantari arrunta, baina koplari bikaina. Tamalez, haren bertso gehienak galdu egin dira. Herriak ahoz aho gorde dituen apurrak dira ezagutzen ditugunak. (“Munduan malesinik”, “Ahaire deleizus huntan”, “Maria solt eta kastero”)
TESTUA
Etxahunek, bere Etxahunen bizitzaren kantorea bertso sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Txikitan ez omen zuten maite izan, bere hitzez, “edertasunez pobre nintzelako sortu”. Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen. Gaztetan etxeko neskame bat haurdun utzi zuelarik, gurasoek etxe oneko neska batekin ezkonarazi zuten. Emaztearekin, beste sei seme-alaba izan zituen, baina ezkontza hark ez zuen ezer onik ekarri. Emazteak beste gizon batekin, Etxahunek lagun bat tiroz hil omen zuen, emaztearen amorante batekin nahasita. Espetxean urte batzuk igaro eta gero, erromes joan zen Erromara eta Santiagora. Erromesaldi hartan ere, kartzelatik igaro behar izan zuen. Eskald gisa eman zituen bere azken urteak, eta, noizbehinka, seme-alaben etxean bizi izaten zen. Denbora-pasan, herriko haurrei idazten eta irakurtzen irakasten zien.
JOSE MARIA IPARRAGIRRE (1820-1881)
Urretxun jaio, 14 urte zituela lehen Karlistaldia hasi eta Gipuzkoako gudarostean sartu zen. Bergarako besarkadaren ondoren, Frantziara joan eta gitarrarekin, kantari hasi. Napoleon III.ak Frantziatik bota eta Suitzan, Alemanian, Italian, Ingalaterran eta Portugalen izan zuen. Herriratu, eta Ameriketara joan behar. Argentinan eta Uruguain 23 urtez artzain ibili ostean, herrira itzuli eta Ezkio-Itsasoko Zozabarro baserrian hil. Bat-bateko bertsogintzan ez zuen jardun. Bertso-paperetan nabarmendu eta musikari aparta izan. Bere ondorengoek etengabe erabiliko dituzten gaiak eraberritu zituen: aberria, herriminia… (“Gernikako arbola”, “Nere maitearentzat”, “Glu, glu, glu”, “Ara nun diran”)
TESTUA
Erromantizismoaren arrakasta unean bizi izan zen. Gizabanakakoak bere herria berezko espirituaren jabetzat jotzen du, horrekin batera askatasun-grina sentituz. Gehiago da sentimendua, pentsamenduabbaino. Bizitza ulertzeko era horrek Jose Maria Iparragirren jarduera zeharkatu zuen, eta modu horretan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor. Bertsolari zaharren artean, Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik asmimarragarriena dugu. Haren Gernikako Arbola ereserkia mendeetan zehar Foruen ikur izan den arbolak euskaldun askorengan sortu duen nortasun-kontzientziaren adierazle gailena da. Urretxukoak errima ez ezik, musika ere landu zuen; izan ere, Erromantizismoaren garaian garrantzi handia hartu zuen, erarik aproposenetakoa baitzen estetika adierazkor berria irudikatzeko.