Berrezarkuntzaren sistema politikoa eta krisia

Historia2,46 KB

Berrezarkuntzaren sistema politikoa

Horrela eratzen zen gobernua: bi alderdi monarkikoak aritu ziren. Gobernua aldatu behar zenean, Erregeak edo Erreginaordeak gobernua osa zezala agintzen zion oposizioko buruari, eta Parlamentua desegiteko dekretua ere ematen zion aldi berean.

Hauteskundeak eta Encasillado-a

Ondoren, gobernuburu berriak hauteskundeetarako deia egiten zuen. Hauteskundeetan biztanleriaren % 5ak soilik hartzen zuen parte hasieran.

Encasillado: Gobernazio ministroak barruti bakoitzean aukeratu beharreko hautagaien zerrendak prestatzen zituen.

Alderdi dinastiazaleak

Alderdiak horrela zeuden banatuta:

  • Alderdi Kontserbadorea: Gizarte talde boteretsuenek osatzen zuten haren oinarri soziala. Gobernuan egon zirenean:
    • Karlistada amaitu zen.
    • Kubako gerra amaitu zen.
    • Hitzarmenak egin ziren Elizarekin.
    • Euskal Foruak aldarazi zituzten.
  • Alderdi Liberala: Lehengo demokratak, erradikalak eta errepublikazale ez-erradikalak osatzen zuten (bankariak, militarrak, funtzionarioak...). Gobernuan egon zirenean:
    • Gizonezko guztien botorako eskubidea ezarri zuten.
    • Elkarteen Legea eman zuten.
    • Zinpekoen bidezko epaiketak hasi ziren.

Sistemaren kritika eta krisia

Sistematik kanpo geratu ziren herri-klaseetako sektore nagusiak. Testuak berebiziko garrantzia du garaiko funtzionamendua kritikatzerakoan:

  • Askotan hartu zuen Costak posizio hori, baina sistemak aurrera jarraitu zuen Cánovas eta Sagasta tartean egon ziren bitartean.
  • 98ko belaunaldiko idazle ez gutxik antzeko kritikak egin zizkioten, baina sistemak aurrera jarraitu zuen, interesatuak indartsuak zirelako eta kazikeei komeni zitzaielako.

Cánovas eta Sagasta desagertu zirenean, alderdi barruan ere ez zen adostasunik lortu eta zatiketa nabaria zegoen esparru guztietan. Ezin zitzaion ustelkeriari gehiago eutsi eta oposizioak indarra hartzen joan zen.

Industrializazioa eta amaiera

Ez dugu industrializazioa ahaztu behar. Honek langile andanak bildu zituen, konforme ez zeudenak, eta denek batera oihartzun izugarria pizten zuten. Txandakako sistemaren amaiera zetorren, jada. Hala ere, ez ziren langileak izan amaiera eman ziotenak, Primo de Rivera baizik. Hark politikarien ustelkeria salatu zuen eta diktadura izan zen eman zion konponbidea.

Deskargatu

PDF Word HTML