Berrezarkuntza garaia: 1875-1923

Historia2,56 KB

Berrezarkuntza garaia (1875-1923)

Berrezarkuntza garaia 1875-1923 bitarteko epea da. 1868ko Iraultza Loriatsuaren ondoren, Isabel II.a erbesteratu eta Seiurteko demokratiko ezegonkorra hasi zen, Amadeo Saboiakoaren erregealdia eta I. Errepublikaren porrotarekin. Egoera honetan, Antonio Cánovas del Castillok dinastia borboitarra berrezartzea proposatu zuen, Isabel II.arekin negoziatuz Alfontso XII.a errege izateko. 1874an sinatutako Sandhursteko manifestuan monarkiaren berrezarkuntza programa ezarri zen, sistema kontserbadore eta katolikoa sortuz. Martinez Camposek emandako estatu kolpearen bidez Borboiak tronura itzuli ziren.

1876ko Konstituzioa eta txandakako sistema

Sistema egonkortzeko, 1876ko Konstituzioa onartu zen, zeina laburra eta malgua zen eta denboran iraun zuen. Konstituzio honek progresista eta moderatuen arteko gatazkak gainditzea zuen helburu. Monarkiak ordena liberala bermatu eta botereen arteko oreka mantentzea zuen ardurapean. Bi alderdi nagusi ziren:

  • Kontserbadorea (Cánovas)
  • Liberala (Sagasta)

Txandakako gobernu-sistema ezarri zen, Erregearen onespenarekin eta 1885eko El Pardoko itunean finkatuta. Oposizioko alderdiak, hala nola, errepublikarra, karlista eta sozialista, txandakatzetik kanpo gelditu ziren.

Kazikismoa eta hauteskunde-iruzurra

Sistema honen funtzionamendua bermatzeko, kazikismoa eta hauteskunde-iruzurra beharrezkoak ziren. Kazikeek botoak erosi eta aktak manipulatzen zituzten, beraiek nahi zuten hautagaia garaile atera zedin, eta Madrilen aktak baliogabetzen zituzten emaitza desegokia bazen. Beraz, sistema iruzurrean oinarrituta zegoen eta herritarren botoak itxurazkoak baino ez ziren.

Krisi garaia eta Erregenerazionismoa

Sistema guzti honek indarrean jarraitu zuen Primo de Riveraren estatu kolpera arte (1923). Baina 1898an, kolonien galerak sortutako krisiaren ostean, Erregenerazionismo deritzon mugimenduak zalantzan jarri zuen sistema eta gainbeheran sartu zen. Mugimendu honen kideetariko bat Joaquín Costa da. Testu hau idatzi zen garaitik aurrera istilu ugari egon ziren eta hasierako helburu nagusia zen egonkortasuna ez zen berreskuratu. 1890. urtean sufragio unibertsala ezarri zen arren, errealitatean herriaren borondatea ez zen errespetatzen. Boterea oligarka, gobernadore zibil eta kazikeen eskuetan zegoen eta hauteskunde-iruzurraz baliatzen ziren boterean jarraitzeko. Beraz, testuak sistemaren arazoak plazaratzeko balio izan bazuen ere, ez zuen aldaketa sakonik lortu.

Deskargatu

PDF Word HTML