Berpizkundea eta zientzia iraultza
1.BERPIZKUNDEA ETA ZIENTZIA IRAULTZA
Berpizkundea XV. Eta XVI. Mendeetan eman zen. Italian Hasi zen eta gero Alemaniara, Frantziara eta Ingalaterrara zabaldu zen.//Erdi Aroko instituzio itxien aurkako mugimendua izan Zen, gizakiari garrantzia emanez. Horretarako Antzinako Grezia eta Erromako Paganismoa begiratu zuten//Berpizkundea Erdi Aroko filosofiaren eta modernoaren Arteko zubia da. Horretarako zenbait gertakari egon ziren.
-Inprentaren sorrera ideiak zabaltzeko tresna izan zen, filosofo klasikoen Lanak argitaratuz (1470an lehenengo filosofia liburua argitaratu zen).
-Lurralde berriak (Amerika) aurkitzean, Europako kulturen aldean Desberdinak ziren kulturak aurkitu zituzten. Horrek eztabaidak sortu zituen Moral arloan eta gizakiari buruz ikuspegi berria agertu zen. Horrela Antropozentrismoak teozentrismoa ordezkatzen du. Horretan, arrazoimenak du Garrantzia, Ilustrazioa ekarriko duena.
-Zientzia iraultza eman zen, metodo zientifikoaren sorrerarekin batera. Zenbait zientzialari dira aipagarri:
KOPERNIKOK heliozentrismoa proposatu zuen, Elizari Kolpe handia emanez eta pentsamendu aldaketa handia proposatuz. Horren arabera, Eguzkia zen unibertsoko zentroa, Ptolomeoren geozentrismoaren aurka, non Lurra Zentroan kokatzen zen. Gainera, metodo zientifikoa abian jarri zuen.//KEPLERREK, Koperniko jarraituz, planeten mugimendua Aztertu zituen, lege zientifiko-matematikoak erabiliz. Honek garrantzia eman Zien behaketa zorrotzei.//GALILEOK natura matematiken bidez azaldu ahal zela Zihoen, natura erloju bat bezalakoa baita. Bestalde, bereizi zituen nolakoa Ikusten dugun mundua eta nolakoa den benetan.//NEWTONEK zientzian lan handia egin zuen, mekanika Klasikoaren oinarriak proposatuz.
METODO ZIENTIFIKOA: Astronomiari Esker gizakia konturatu zen puntu bat baino ez zela unibertso osoan, eta Arrazoimena erabili behar zutela horren funtzionamendua ulertzeko.Adibidez, Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea.
Metodo zientifikoaren ezaugarri bat zen hipotesi Berriak egitea gertakarietan oinarrituta, ohituren aurkakoa izanda ere.
Zientzia berriaren helburua ez zen azken kausara Heltzea, baizik eta naturaren funtzionamendua aztertzea eta ulertzea. Hala ere Muga batzuk ditu, eta haietatik kanpo dagoena ez da zientziaren aztergaia: Sinesmenak zientziatik kanpo daude.