Beroaren Transmisioa eta Termodinamikaren Oinarriak
Eroale termikoak beroa erraz transmititzen duten materialak dira. Material horien partikulak gai dira gorputzean zehar higitzeko, beren energia transmititzeko. Adibidez: burdina, kobrea eta aluminioa (erradiadoreak burdinaz eginda daude).
Substantziaren masa: Zenbat eta handiagoa izan gorputzen masa, orduan eta handiagoa da haren tenperatura balio jakin bateraino igotzeko behar den bero kantitatea.
Substantzia mota: Material bakoitzak bero espezifiko (Ce) izeneko propietate bat du; hau da, substantzia horren 1 kg-ren tenperatura 1 gradu igotzeko behar den energia kantitatea. Zenbat eta handiagoa izan bero espezifikoa, orduan eta handiagoa da gorputzen tenperatura aldatzeko behar den energia. Material batzuk (MI) bero espezifiko handia dute, eta beste batzuk (ME), berriz, oso txikia.
Dilatazioa: Gorputz guztietan gertatzen da (solido, likido eta gasetan). Substantzia guztiak ez dira modu berean dilatatzen, eta bakoitzak bere dilatazio-koefizientea du. Koefiziente horrek materialen dilatazio-ahalmena adierazten du. Gorputz beroena hoztu egiten da, eta hotzena berotu, oreka termikoa lortu arte, tarteko tenperatura egonkor bat lortu arte.
Gorputzen tenperatura gorputz horiek osatzen dituzten partikulen agitazio termikoa da. Tenperaturaren zenbakizko balioa lortzeko, termometroa izeneko tresna erabiltzen dugu. Termometro arruntek dilatazioan oinarritzen dira; fenomeno fisiko horren arabera, likido batzuk dilatatu egiten dira tenperatura igotzean. Merkurioa metal astuna da, toxikoa ukituz gero, eta ingurune naturalean metatzen da.
Beroa gorputz beroek gorputz hotzei transmititzen dieten energia termikoa da. Unitateak: 1 Joule = 0,24 Kaloria, 1 kaloria = 4,18 Joule, 1 kJ = 1000 J, 1 Kcal = 1000 cal.
Beroaren Transmisio Moduak
- Kondukzioa: Solidoetan gertatzen da. Berotzen den objektuaren zatian, handitu egiten da partikulen energia zinetikoa, eta beren higiduraren zati bat transmititzen diete aldameneko partikulei.
- Konbekzioa: Fluidoetan gertatzen da. Tenperatura igotzean, txikitu egiten da fluidoen dentsitatea, eta gorantz egiten dute.
- Erradiazioa: Materiarik behar ez duen energia transmititzeko modu bakarra da. Eguzkiak beroa hedatzen du espazio hutsean barrena.
Isolatzaile termikoak beroa nekez eroaten duten materialak dira. Oso zaila da, beraz, energia partikula batzuetatik besteetara transmititzea. Adibidez: zura, kotoia eta plastikoak.