Barne Ingurunea eta Zirkulazio Aparatua
Barne ingurunea: zelulak inguratzen dituen likido multzo hori da, likido interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute.
Odolaren zirkulazio sistema
Mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da.
Linfaren zirkulazio sistema
Linfa sistema zelulen artean geratzen den likido soberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da.
Linfa
Hodieratara sartzen den likido interstiziala da.
Linfaren egitura
- Linfa kapilarra: ehun guztietan banatuta dauden hodi itsuak dira.
- Linfa gongolioak: linfa hodietan zehar ageri diren xabalgune txikiak dira.
- Linfa hodiak: linfa kapilarrak bateratu eta hodi zabalagoak osatzen dituztenean sortzen dira.
Odolaren egitura
Plasma eta odol zelulak.
Odola
Likido gorria eta likatsua da, odol-sisteman barrena dabilena da.
Plasma
Kolore horixka duen likidoa da eta odolaren %55 osatzen du. Urez eta likido horretan disolbatuta dauden askotariko substantziez osatuta dago. Proteina horiek parte hartzen dute eta koagulazioan substantzien garraioan eta gure organismoa babesteko lanetan.
Odol zelulak
Odolaren gainerako %45 osatzen dute. Odol zelulak bizkarrezur muin gorrian sortzen dira. Muin gorri hori zerbait hezurren barnean dagoen ehun batean sortzen da, izterrezurrean adibidez. Hiru odol zelula mota bereiz ditzakegu:
- Leukozitoak (globulu zuriak): nukleoa dute eta organismoa infekzioetatik babesteko funtzioetan hartzen dute parte.
- Eritrozitoak (globulu gorriak): oxigenoa biriketatik organismoko zeluletara garraiatzea dute funtzioa.
- Plaketak (tronbozitoak): odol hodietan gertatzen diren haustura txikiak ixten dituzte.
Odolaren funtzioak
Substantzia solidoak eta gaseosoak garraiatzen ditu, organismoa babesten du, hemorragiak kontrolatzen laguntzen du, gorputzeko tenperatura erregulatzen du.
Odol hodiak motak
- Arteriak: bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola.
- Zainak: organoetatik bihotzera eramaten dute odola.
- Kapilarrak: tamaina mikroskopiko hodiak dira eta sare moduko bat eratzen dute, arteriolak eta benulak lotzen dituena.
Bihotzaren atalak
Aorta arteria, birika arteria, aorta balbula sigmoidea, lau birika zainak, birika zainak, balbula mitrala, aorta arteria, birika balbula sigmoidea, bentrikulu arteko pareta, arterio koronarioak, beheko kaba zaina, birika arteria, balbula trikuspidea, kaba zainak, birika zainak (2), birika arteria, goiko kaba zaina.
Bihotzaren zikloa
- Sistole aurikularra: aurikulak uzkurtu egiten dira eta odola bultzatzen dute.
- Sistole bestrikularra: bentrikulak uzkurtu egiten dira, birika balbula eta aorta balbula ireki egiten dira eta odola birika arteriatik eta aorta arteriatik irteten da biriketarantz eta gorputzeko gainerako atalerantz hurrenez hurren.
- Diastole aurikularra eta bentrikularra: aurikuluak eta bentrikuluak erlaxatu egiten dira, baina arterietako odola ez da atzera itzultzen, aorta balbula eta birika balbula itxita daudelako.
Gizakion zirkulazioa
Bikoitza eta osoa da. Bikoitza da, odolak bi bide independente egiten dituelako, zirkulazio txikia eta handia. Osoa da, oxigenoa daraman odola ez delako inoiz nahasten karbono dioxidoa daramanarekin.
Zirkulazio bikoitzaren atalak
Aorta arteria, birika arteria, ezkerreko birika zainak, zirkulazio sistematikoa, beheko kaba zaina, eskuineko birika zainak, birika zirkulazioa, goiko kaba zaina.
Gaixotasun kardiobaskularrak
Arterioesklerosia, arterietako hipertentsioa, miokardio infartua.
Odoleko gaixotasunak
Anemia, leuzemia, hemofilia.
Zirkulazio aparatuarekin zerikusia duten ohitura osasungarriak
- Kirola egin
- 2 litro ur egunero edan
- Ez erre
- Bizimodu lasaia baina aktiboa izan
- Ez hartu gatz gehiegi eguneroko dietan
Iraizketa
Zelula metabolismoan sortzen diren hondakin substantziak organismotik kanporatzen dira (giltzurrunak, birikak, gibela, izerdi guruinak).
Gernu sistema
- Giltzurrunak: odola garbitzen dute, zelula metabolismoan sortutako substantziak kanporatuz.
- Gernubideak: giltzurrun bakoitzetik ureter bat irteten da, eta ureter horietan barrena, gernua poltsa gihartsu eta malgu batera iristen da, gernu maskurira.
Giltzurrunaren atalak
Giltzurrun azala, giltzurrun muina, giltzurrun piramidea, ureterra, giltzurrun pelbisa, giltzurrun zaina, giltzurrun arteria.
Gernu ekoiztea, nefronak
Urak, gatz mineralak eta hondakin substantziek, hala nola ureak eta azido urikoak, osatzen dute gernua.
Gernu sistemako gaixotasunak
Zistitisa, pielonefritisa, giltzurrun kalkuluak, giltzurruneko gutxiegitasuna.
Gernu sistemako ohitura osasungarriak
- Ur asko edatea
- Elikadura orekatua izatea
- Gatza neurrian hartzea
- Nork bere kabuz sendagairik ez hartzea
- Kanpo genitalen higienea zaintzea