Antzinako Erregimena: Gizartea, Politika eta Ilustrazioa

Historia9,29 KB

Gizartea Antzinako Erregimenean

GIZARTEA: Antzinako Erregimeneko Europako gizartea aristokratizatzailea zela esan izan da, nobleziaren estamentuko balioak nagusi zirelako eta gizartearen banaketa pribilegio juridikoan oinarritzen zelako. Hiru estamentu edo gizarte-talde bereizten ziren: noblezia, kleroa eta hirugarren estatua edo herri xehea.

Noblezia

-Noblezia: Pertsona bat noble zen zenbait pribilegio zituelako jaiotzaz. Baina denetariko egoerak zeuden nobleen artean ere: batzuk oso aberatsak ziren eta beste batzuk oso pobreak. Nobleziaren goreneko maila aristokrazia zen. Familia handiek osatzen zuten, aberatsenak eta ahaltsuenek. Beretarrekiko ezkontzen ziren, diru asko jasotzen zuten lurren jabetzatik, merkataritzatik eta jauntxoen errentetatik, eta gobernua monopolizatzen zuten.

Kleroa

-Kleroa: Kleroa ere estamentu pribilegioduna zen. Bi multzoak osatzen zituen:

  • Klero erregularra: Fraideak eta monjak, abade-abadesak eta ordena monastikoetako eta erlijio-ordenetako beste kide batzuk.
  • Klero sekularra: Elizako gainerako kideak eta elizako hierarkia.

Nobleek bezala, ez zuten zergarik ordaintzen, beren legeak eta auzitegiak zituzten, eta pribilegiodunak ziren. Goi-kleroak botere ekonomiko eta politiko handia zuen, eta ondasun handiak kontrolatzen zituen. Fraide eta monja gehienak (behe-kleroa) bizi-modu xumea zuten.

Kleroaren Mailak

  • Goi-kleroa: Botere ekonomiko eta politiko handia zuen eta ondasun handiak kontrolatzen zituen.
  • Behe-kleroa: (Apaiz, fraide, monja…) Bizimodu xumea zuten, eta batzuk pobrezian bizi ziren.

Hirugarren Estatua

-Herri xehea eta hirugarren estatua: Herri xehearen parte ziren biztanle gehienak. Ezaugarri jakin bat zuten askotariko taldeak biltzen ziren: ez zuten ez pribilegio juridikorik ez ekonomikorik.

Burgesia

-Burgesia: Oso multzo zabala zen, merkatariak, langileen eta bestelako negozio batzuen jabeak. Hirugarren estatuen artean, burgesiak zuen egoerarik onena. Ekonomiaren gorapenerako funtsezko gizarte-sektorea bazen ere, oso indar gutxi zen gizartean, aristokraziak eta elizako hierarkiak zutelako boterean monopolioa beren esku. Ingalaterran, Suitzan eta Probintzia Batuetan, burgesia zen nagusi, baina, Europako gainerako herrialdeetan, udal-kargu batzuk baino ez zituzten burgesek, eta ez zuten eragin handirik politikan. XVIII. mendean, burgesek ez zeuden gustuea beren egoerarekin; izan ere, beren egoera ekonomikoa kontuan hartuta, uste zuten politikan eta gizartean eragin handia izan behar zutela.

Hiriko Beste Taldeak eta Baztertuak

-Hirietako beste batzuk: Hiriko biztanle gehienak ez ziren burgesak. Lantegietako ikastunak eta ofizialak, dendetako langileak eta etxeetako zerbitzalariak ziren batik bat. Ez zuten jabetzarik, soldata urrien bizi ziren eta oso bizi-maila apala zuten. Gizarteko azken mailan, berriz, baztertuak zeuden; oso ugariak ziren hirietan. Pikaroak, eskaleak, delitugileak eta prostitutak zeuden baztertuen taldean.

Nekazariak

-Nekazariak: Antzinako Erregimenean nekazariak ziren Europako biztanle gehienak. Lurren zati handi bat nobleen eta elizaren jabetzakoa zen, eta nekazariek maizter gisa lantzen zituzten haien lurrak. Nekazari batzuk jopuak ziren. Hala ere, baziren nekazari lurjabe batzuk, bai eta aberats bihurtutakoak ere. Belaunaldiz belaunaldi, jaioterritik ia mugitu ere egin gabe ogia garatzen zuten nekazariek bizimodua. Mundu itxi bat osatzen zuten, beraz, aldaketerako oso prest ez zegoela.

Sistema Politikoa

SISTEMA POLITIKOA: XVI. mendetik XVIII. mendera artean Europa osoan Monarkia zen gobernu era nagusiena. Aro Modernoan zehar, errege-erreginek gero eta botere handiagoa eskuratu zuten. XVII. mendearen erdialdetik, Frantziako Luis XIV.aren ereduari jarraituz, monarkia absolutua ezarri zen. Historialariek luzaroan adierazi izan dute monarkia absolutuak oso boteretsuak zirela. Hiru alderdi mugatzen zituzten:

  1. Tokian tokiko bitartekoen erresistentzia, gobernu zentralaren eskaerak zirela eta. Herritarrek tokian tokiko agintariei men egiten zieten; izan ere, hurbilago ikusten zituzten errege-erreginak baino, ez baitzituzten haiek inoiz ikusten.
  2. Errege-erreginen gobernu-jardueren gaineko kontrol eraginkorrik eza; estatu handietan, bereziki. Errege-erreginek lege asko aldarrikatzen zituzten, ez baitzuten behar adinako administraziorik, ez funtzionario kualifikaturik.
  3. Aristokraziaren eta beste gizarte-talde batzuen jarrerek ere mugatzen zuten errege-erreginen agintea. Izan ere, lege berri batzuk aldarrikatzeko eta zerga berriak ezartzeko, ordezkarien batzarren onespena behar zuen monarkak. Batzar horiek izaera desberdina zuten herrialdearen arabera. Ez ziren erakunde demokratikoak, boteretsuak soilik ordezkatzen baitzituzten haietan biltzen ziren ordezkariek: noblezia, kleroa eta hiri nagusietako goi-burgesia.

Despotismo Ilustratua

Despotismo ilustratua: XVIII. mendean, monarkia absolutoak ezarri ziren Europako herrialde gehienetan. Mende hartako monarkiek eutsi egin nahi zioten botereari, baita hura areagotu ere; baina, era berean, ohartzen ziren beren herrialdeek arazo ekonomiko eta sozial larriak zituztela eta haiek konpondu beharra zutela. Horretarako, erreforma-politika bat planteatu zuten, filosofia-joera berri baten ideietan oinarrituta: ilustrazioan oinarrituta.

Pentsamendu Ilustratua

PENTSAMENDU ILUSTRATUA: Antzinako Erregimenaren azken etapan, XVIII. mendean, errealitatea ulertzeko eta ikusteko beste modu bat agertu zen. Ikusmolde berri haren oinarrizko ideia arrazoia eta askatasuna erabiltzea zen.

Ilustrazioaren Jatorria eta Hedapena

Ilustrazioa 1680tik 1730era bitartean sortu zen, Ingalaterran eta Probintzia Batuetan. Frantzia izan zen ilustrazioaren ideiak zabaltzeko gunea. Ideiekin batera, erreformak ezarri ziren mende hartako Europako monarkia handietan: Errusian, Austrian, Espainian, Frantzian, Ingalaterran... erreformismo ilustratuaren garaia izan zen, 1760 eta 1789 bitartean.

Oinarriak

Ilustrazioak alderdi askotan izan zuen isla. Haren postulatuek pertsonen bizitzako ia alderdi guztiei eragiten zieten:

  • Arrazoiaren nagusitasuna, egia atzemateko irizpide gisa, tradizioari, naturaz gaindikoari eta sineskeriari aurre egiteko.
  • Kritika, arrazoiari aurre egiten zioten gizarte-, kultura- eta erlijio-ezaugarriak zentsuratzeko tresna gisa.
  • Botere zibilaren autonomia defendatu, elizaren boterea kontrolatu, ekonomiarekiko eta aurrerapen materialarekiko interes handia...

Entziklopedia

Entziklopedia: Frantzian, filosofoen talde bat osatu zen, jarrera kritikoa, bokazio pedagogikoa eta bizi ziren munduarekiko lotura ezaugarri zituena. Entziklopedia edo zientzien, arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitua lan handia egin zuen talde hark; 1751n argitaratu zuten lehen liburukia. Entziklopediak tolerantzia, ekonomiaren modernizazioa eta zientziarekiko eta teknikarekiko interesa defendatzen zuten. Jean le Rond d´Alembert matematikaria (1717-1783) eta Denis Diderot filosofoa (1713-1784) izan ziren obra haren zuzendariak. Entziklopediako 28 liburuak 1772an amaitu ziren.

Ilustrazioko Pentsalariak

Montesquieu

Montesquieu: (1689-1755) Britainiar erakundeen mireslea zen. Legeen espirituz (1748) izan zen haren lan nagusia. Botere-abusuei aurre egiteko, botereen banaketa defendatu zuen, eredu ingelesari jarraituz: botere legegilea parlamentuei zegokien eta gizarte-talde guztiei egon behar zuten haietan ordezkatuta; botere betearazlea monarkaren esku utzi behar zen; eta botere judizialak independentea behar zuen izan.

Voltaire

Voltaire: (1694-1778) Fanatismoaren, intolerantziaren eta erlijio-sineskerien etsaia zen. Tolerantziari buruzko tratatua (1763) eta Hiztegi filosofikoa (1764) dira haren lan nagusiak.

Rousseau

Jean-Jacques Rousseau: Gizarte hitzarmenean, defendatu zuen gizakia sanoa dela berez, baina gizarteak galbideratu eta izaki insolidario bihurtzen duela. Diskurtsoetan, garai hartako gizartearen ustelkeria, aberastasun-egarria, lehiakortasuna eta bidegabekeria salatu zituen.


Laburpenak (Jatorrizko testukoak):

  • Goi klero: Botere ekonomiko eta politiko handia zuen eta ondasun handiak kontrolatzen zituen. Behe klero: (Apaiz, fraide, moja…) Bizimodu xumea zuten, eta batzuk pobrezian bizi ziren.
  • Noblezia: Beretarrekiko ezkotzen ziren, diru asko jasotzen zuten lurren jabetzatik, merkataritzatik eta jauntxoen errentetatik, eta gobernu monopolizatzen zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML