Antzinako Erregimena eta Estamentuzko Gizartea
Antzinako Erregimenaren Jarraipena
Antzinako Erregimena: XVIII. mendeko Europako monarkietan zegoen gizarte-, ekonomia- eta politika-harreman multzoa. Hiru ezaugarri nagusi zituen:
- Estamentuzko gizartearen iraupena.
- Ekonomia-sistema lehen sektorean oinarritzen zen.
- Politika-sistema monarkia absolutua zen; botere guztia erregeak zuen.
Estamentuzko Gizartea
Erdi Aroan sortu zen eta gizartea hiru estamentu edo ordenatan banatzen zuen. Funtsezko bi ezaugarri zituen:
- Immobilismo bertikala: Pertsonak ezin zuten mailaz igo; adibidez, herri xehekoak ezin ziren noblezian sartu.
- Pribilegioak egotea: Nobleziak eta kleroak (pribilegiatuak) ez zuten zergarik ordaintzen (hauek kobratzeko eskubidea zuten), beraien lurraldeen jaun-eskubideak jaso eta legedi berezia zuten.
Gizartearen Barruko Eraldaketak
- Noblezia: Goi-noblezian eta behe-noblezian banatzen zen. Goikoek, landa-jabetza asko zituzten eta jaun-eskubideekin diru asko irabazten zuten. Behekoen ekonomia-egoera kaskarragoa zen. Ondorioz, burgesekin ezkontzen ziren.
- Kleroa: Goi- eta behe-kleroan banatzen zen. Goikoa, familia nobleetako seme gazteenek osatzen zuten eta eliza-jaurerri gehienen jabe zen. Behekoa herri xeheko pertsonek osatzen zuten, miserian bizi zirenak.
- Herri xehea: Gainerako biztanleek osatzen zuten: nekazariek eta burgesek.
- Nekazariak: Talde ugariena zen. Ahalmen txikia zuten gizartean eragiteko eta gutxi ziren beren lurren jabe. Besteak, jaun-erregimenaren mende zeuden.
- Burgesia: Gero eta garrantzitsuagoa zen. Ez zeuden jaun-erregimenaren mende, ez baitziren landan bizi. Hirien eta merkataritzaren garapenari esker aberastu egin ziren. Ezin zutenez botere politikoa eskuratu, ekonomian garrantzi handiagoa izan ahala, burgesia estamentuzko gizartearen aurka hasi eta iraultza burgesak gertatu ziren.