Alfontso XIII.aren Erregealdia eta Bigarren Errepublika: Aldaketa Politiko eta Sozialak Espainian

Historia11,4 KB

Alfontso XIII.aren Erregealdia (1923-1931): Primo de Riveraren Diktadura

1923tik 1930era bitartean, Miguel Primo de Riveraren diktadura izan zen nagusi Espainian. Militarrek hartu zuten boterea estatu-kolpe baten bidez, baina ez zen indarkeria larria izan. Diktadura honek hainbat arazo ekarri zituen, hala nola kale istiluak eta ekonomiaren gaineko kontrola.

Hartutako neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Konstituzioa indargabetu eta Gorteak desegin ziren.
  • Militarrak jarri ziren kargu publikoetan, hala nola udaletxeetan eta diputazioetan.
  • Union Patriótica alderdi legal bakarra sortu zen.

Gobernuaren osaera honela banatu zen:

  • 1923-1925: Militarrak izan ziren gobernuan, Primo de Riveraren aholkularitzapean.
  • 1925-1930: Zibilak izan ziren boterean, Union Patriótica alderdiaren aholkularitzarekin.

Asamblea Nacional Consultiva (parlamentuaren parekoa) eratu zen, 400 kide inguruk osatua, eta 1929ko konstituzioa idatzi zuen, nahiz eta ez zen aurrera eraman.

Ekonomiaren alorrean, interbentzionismoa areagotu zen, prezioak eta produkzioa kontrolatuz. Babes politika (protekzionismoa) ezarri zen, eta monopolioak sortu ziren (Campsa, Telefónica). Obra zibilak handitu ziren (urtegiek, errepideek eta ureztatze-sistemek langabezia eta grebak jaitsi zituzten, baina estatuaren zorrak igo zituzten).

Marokon, 1925ean Alhucemasko garaipenak Primo de Riverari ospe handia eman zion eta lurraldeak lortu zituen.

Comités paritarios sortu ziren, langileak, ugazabak eta gobernuaren ordezkariak bilduz, langileen egoerari buruz hitz egiteko eta grebak gutxitzeko neurriak hartzeko.

Somaten izeneko neurria terrorismoaren aurka hartu zen, batez ere Katalunian, eta gerra egoera ezarri zen, mitinak debekatuz eta zentsura ezarriz.

Njonalismoaren aurka ere egin zen, hizkuntza eta ikur nazionalistak debekatuz. 1914-1925ean Mankomunitatea (Kataluniako lau probintzien elkarketa) desagertu egin zen.

Primo de Riverak 1930ean dimititu zuen, oposizioa handitu zelako, erregearekin harremanak okertu zirelako eta armadaren babesa gutxitu zuelako.

1926an, Sanjuanada izeneko ekintza antolatu zuten Primo de Riveraren aurka, baina ez zuen eragin handirik izan.

Dámaso Berenguerri gobernu berria osatzeko eskatu zitzaion 1930ean, Dictablanda izeneko aldia sortuz, arrakastarik izan ez zuena.

1930-1931: Trantsizioa Errepublikara

  • 1930: Primo de Riverak dimisioa eman zuen. Dámaso Berenguer agintean jarri zen (Dictablanda). Donostiako Ituna sinatu zen, errepublikaren aldekoa, EAJ/PNV izan ezik. Militarrek errepublikaren aldeko altxamendua egin zuten Jakan, baina ez zuen arrakastarik izan.
  • 1931ko apirilaren 12a: Udal hauteskundeetan errepublikarrak nagusitu ziren, batez ere hiriburuetan. Horren ondorioz, Alfontso XIII.ak Espainiatik alde egin zuen.
  • 1931ko apirilaren 14a: Espainiak Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen (1939ra arte iraun zuena). Eibar izan zen aldarrikapenaren lehenengoetariko bat. Errepublikako presidentea aukeratu zen denbora mugatu baterako.

Bigarren Errepublikaren Lehen Urteak (1931-1933): Behin-behineko Gobernua eta Erreforma Neurriak

Errepublikaren hasieran, behin-behineko gobernua egon zen (1931ko apiriletik urrira), Niceto Alcalá-Zamora buru zela. Gobernu honetan, errepublikarrak (ezkerrekoak eta eskuinekoak), sozialistak, alderdi erradikala eta nazionalistak bildu ziren.

Eginkizunak eta Neurriak:**

  • Egoera aztertzea: Hezkuntzan eta nekazaritzan arazoak zeuden. Eliza eta modernizazioaren arteko gatazka nabarmena zen, elizaren boterea murriztu nahi baitzen. Eliza eskoletatik kendu eta erlijioa ez zen derrigorrezkoa izango. Kardenal Segura Espainiatik bota zuten bere adierazpenengatik.
  • Hauteskundeak: Ezkerreko errepublikarrak eta sozialistak izan ziren garaile.
  • Erlijioa: Estatu akonfesionala ezarri zen. Elizak ez zuen diru-laguntzarik jasoko. Ezkontza zibila, dibortzioa eta kanposantu laikoak onartu ziren. Jesuitak legez kanpo utzi zituzten.
  • Hezkuntza: Analfabetismoa murrizteko neurriak hartu ziren. Lehen hezkuntza doakoa eta mistoa izan zen. Bigarren hezkuntza bultzatu zen, maisu postuak sortu eta soldata igo zen. Hezkuntza sortzaile eta aktiboa sustatu nahi zen. Liburutegi ibiltariak sortu ziren. Katalunian, 8 urtera arte katalana ikasteko aukera zegoen.
  • Autonomia:
    • Euskal Herria: Foruen ideiak eta autodeterminazioa zabaldu ziren.
    • Katalunia: 1932an lehen Estatutua lortu zuen. 1930eko Donostiako Itunak errepublikaren aldeko jarrera indartu zuen. Kataluniako Generalitateak hezkuntza eta finantza arloetan eskumenak lortu zituen, baita garraio, osasun eta zuzenbide zibilaren arloetan ere. Katalana eta gaztelera hizkuntza ofizialak izan ziren. 1934an proiektua indargabetu egin zen.
    • Galizia: Proiektu bat egin zen, baina Gerra Zibila hasi zenez, ez zen gauzatu.

Biurteko Erreformista (1931-1933): Konstituzioa eta Erreforma Neurriak

Alcalá-Zamora presidentea eta Manuel Azaña gobernuburua zirela, 1931n konstituzio berria idatzi zen. Espainia langile errepublika izendatu zen, erregerik gabe. Botere banaketa legegile bakarreko ganberan eta sei urteko presidentetzan oinarritu zen. Sufragio unibertsala ezarri zen, eta Clara Campoamorren eskutik, emakumeek 1933an bozkatu zuten lehen aldiz.

Estatu akonfesionala zen, eta elizak ez zuen diru-laguntzarik jasoko. Jesuitak legez kanpo utzi zituzten, eta dibortzioa posible bihurtu zen. Neurri hauen ondorioz, Alcalá-Zamora eta Miguel Maura gobernua utzi zuten.

Espainiako estatuak gerrari uko egin zion, eta autonomia estatuak onartu ziren lehen aldiz, udaletxeen gehiengoaren eskaeraren bidez eta Gorteetan onartuz.

Jabetza pribatua mugatu zitekeen eta lurrak desjabetu egin zitezkeen denen onerako baldin bazen.

Giza eskubide ugari aitortu zitzaizkien espainiarrei, eta Tribunal de Garantías Sociales sortu zen legeen konstituzionaltasuna aztertzeko.

Garai honetan erreforma hauek gauzatu ziren:

  • Militarra: Armadaren boterea murriztu nahi zen. Eskumenen Legea kendu zen. Guardia de Asalto sortu zen, Guardia Zibilaren boterea gutxituz. Militarrek errepublika defendatzeko zina egin behar izan zuten. Zaragozako Akademia Militarra itxi zen (Franco zuzendaria zen), eta ofizialen igoera mugatu zen. Neurri hauek 1932ko Sanjurjadako altxamendua eragin zuten.
  • Nekazaritza: Jornalarien laneguna 8 ordutara pasatu zen. Lurren jabetza eta erabilera arautu zen. Lurjabe handien (latifundisten) eta jornalarien arteko gatazkak nabarmenak ziren. Neurri hauek produkzioa igotzea, lur gehiago lantzea eta lurjabe handiei lurrak kentzea zuten helburu. 1932an onartu eta 1934an indargabetu egin zen erreforma hau.
  • Erlijioa: Akonfesionaltasuna, ezkontza zibila, dibortzioa, kanposantu laikoak. Mateo Múgica kanporatu zuten.
  • Hezkuntza: Jesuitak legez kanpo utzi zituzten. Analfabetismoa murrizteko neurriak hartu ziren, eta hezkuntza modernizatu nahi zen.
  • Autonomia: Kataluniak 1932an lortu zuen Estatutua. Euskal Herrian eta Galizian ere autonomia proiektuak landu ziren.

Biurtekoaren Krisia (1932-1933)

1932an Sanjurjadako altxamendua gertatu zen, erreforma militar, nekazal eta katalanaren aurka. 1933an Guardia Zibilaren eta anarkisten arteko gatazkak izan ziren. Eskuina indartu eta antolatu egin zen, CEDA eta Renovación Española alderdiak sortuz. Egoera ekonomikoa txarra zen, eta Azañak dimititu egin zuen. Martínez Barrios gobernuburu izan zen eta hauteskundeak deitu zituen.

Biurteko Beltza (1933-1935): Eskuinaren Garaipena eta Erreforma Indargabetzea

CEDA eta alderdi erradikala izan ziren garaile hauteskundeetan, emakumeen boto-eskubideari esker. Ezkerra ez zen behar bezala antolatu.

Helburua konstituzioa berrikustea eta erreformak indargabetzea zen. Alcalá-Zamora presidentea zen eta Alejandro Lerroux gobernuburua.

Hartutako neurrien artean, Sanjurradan atxilotutako militarrak askatzea eta Kataluniako Estatutua bertan behera uztea nabarmentzen dira.

1934ko Iraultza: Gizarte Tentsioak eta Matxinadak

Alderdi politikoen arteko tentsioak areagotu egin ziren. Eskuina indartu zen, Falange de las JONS alderdia sortuz. Ezkerrak alderdi berri bat sortu zuen (Izquierda Republicana). Katalunian, nekazarien legea (6 urteko kontratua eta lurrak bereganatzeko aukera) konstituzioaren aurkakoa zela argudiatuz, Espainiako Gobernuak legez kanpo utzi zuen, eta horrek Kataluniako nekazariak eta Madrilen aurkako jarrera piztu zituen.

Euskal Herrian, kontzertu ekonomikoak kolokan jarri zirela uste izan zen, eta zinegotzi eta alkate abertzale eta sozialistek udaletxetik alde egin zuten.

Nekazariek greba antolatu zuten, eta horren ondorioz, diputatu sozialistak atxilotu zituzten.

Militarren artean ere haserrea zegoen, alderdi eta sindikatuetan parte hartzea debekatu zietelako.

Erlijiosoek eskolak emateko aukera izateak herritarren haserrea piztu zuen.

Urrian, CEDAko hiru kide gobernuan sartu ziren.

Gertakizunak:**

  • Urriaren 5eko Greba: UGTk greba antolatu zuen, baina nekazariek ez zuten babestu. Grebak eragin handia izan zuen Asturiasko meatzaritzan, Euskal Herrian eta Katalunian. Espainiako Gobernuak Estatutuak kendu zizkien eta 40 hildako izan ziren. Matxinada zapaldu egin zen Batet jeneralaren aurrean. Kataluniako Estatutua bertan behera geratu zen eta gobernu autonomoko kideak kartzelaratu zituzten.
  • Asturias: 2000 hildako izan ziren, batez ere meatzari inguruetan. Franco eta bere Afrikako armada arduratu ziren matxinada zapaltzeaz.
  • Euskal Herria: Arrasaten eta Eibarren gertatu ziren istiluak, 4 eta 7 hildako hurrenez hurren. Marcelino Orejaren aita hil zuten Arrasaten.

Ondorioak:**

  • 1935ean Lerrouxek dimisioa eman zuen, Estraperlo auzian murgilduta zegoelako.
  • Portella Valladares izendatu zuten gobernu-buru, eta 1936ko otsailean hauteskundeak deitu zituen.

Fronte Popularra (1936): Ezkerraren Garaipena eta Gerra Zibilaren Aurrekariak

Hauteskundeetan aurkeztuko ziren alderdiek koalizio bat osatu zuten, eskuinari aurre egiteko helburuarekin. Manuel Azaña izan zen presidentea eta Casares Quiroga gobernuburua.

Gipuzkoan eta Bizkaian nazionalistak izan ziren garaile, eta Araban eta Nafarroan, tradizionalistak eta errepublikarrak.

Fronte Popularrak nekazarien egoera hobetzeko eta konstituzioa zaintzeko konpromisoa hartu zuen. Kataluniako Estatutua berrezartzen eta Euskal Estatutuaren onarpena bideratzen saiatu ziren.

Fiskalitatean erreformak egiteko asmoa zuten eta militar arriskutsuak sakabanatu zituzten (Franco Kanarietara, Mola Nafarroara).

Eskuindarrek, berriz, Castillo teniente errepublikarra hil zuten uztailaren 12an, eta horren ondorioz, Calvo Sotelo eskuindarra hil zuten uztailaren 13an, Gerra Zibila piztu zuen gertaera.

Deskargatu

PDF Word HTML