1917ko Errusiako Iraultza: Otsaileko Iraultza eta Ondorioak

Historia2,42 KB

1917ko Errusiako Iraultza

Otsaileko Iraultza

Lehen Mundu Gerran sartzeak agirian utzi zuena

1914an, Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen, Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin batera (Itun Hirukoitza). Agerian gelditu zen, ekonomia atzeratuta egotearen eta tsarismoa gauza ez izatearen ondorioz, Errusiak ezin zituela garaitu Alemania eta Austria-Hungaria bezalako etsai indartsuak.

Gerra luzatzean, Errusian kaosa eta iraultza nagusitu ziren. Herritarrak gero eta haserreago zebiltzan. Garraioan eta produkzioan izandako akatsen eraginez, munizioak eta janariak ez ziren frontera heltzen; fabrikak gelditu egin ziren, ez baitzuten lehengairik edo erregairik, eta hirietako biztanleak goseak eta hotzak jota bizi ziren. Hondamen guztien errua tsarismoari eta Nikolas II.ari leporatzen zioten.

Oposizioaren bilakaera

  • 1914an: Errusia gerran sartzearen aurkako bakarrak boltxebikeak izan ziren.
  • 1915etik aurrera: Oposizio liberala eta sozialista indartsu berpiztu zen.
  • 1916-1917an: Armadaren eta hirien barruko haserrea hazi egin zen, hornidurarik ezarekin loturiko arazoen ondorioz.

1917ko otsailaren 27an: Manifestazioen aurka bidalitako tropen zati bat protestari batu zitzaion.

Ondorioak

Bi aginte sortu ziren:

  1. Dumako diputatu liberalek Dumako Behin-behineko Batzordea eratu zuten.
  2. Petrogradeko langileen eta soldaduen Sobeta sortu zen, Behin-behineko Batzorde Betearazlea izenarekin, eta hori mentxebikeek eta Alderdi Sozialista Iraultzaileko kideek kontrolatzen zuten.
1917ko martxoaren 2ko bi erabaki
  1. Petrogradeko Sobietak eta Dumak akordioa lortu zuten, Behin-behineko Gobernua eratzeko; Alderdi Konstituzional Demokratako (liberala) kideek osatzen zuten, eta gobernuburua Lvov printzea zen.
  2. Nikolas II.ak abdikatu egin zuen, bere anaia Migelen alde; baina horrek ez zuen onartu. Errusia, horrela, errepublika bihurtu zen. Tsarismoa hilda zegoen.

Behin-behineko gobernuak (1917ko martxoa-urria)

Lehen gobernuaren ezaugarriak

  • Helburu nagusia: Mendebaldeko Europakoen antzeko erregimen demokratikoa ezartzea izan zen.
  • Erabakiak:
    • Gerran jarraitzea.
    • Demokrazia ekartzeko neurriak onestea.

Deskargatu

PDF Word HTML