1898ko Hondamendia eta Alfontso XIII.aren Erregealdia
1898ko Hondamendia eta Espainiaren Krisia
1895ean, Espainiak izandako kolonietatik, Puerto Rico, Filipinak eta Kuba soilik geratzen zitzaizkion. Estatu Batuek Kuban zituzten interesak gero eta handiagoak ziren (azukrea, meatzaritza). Enfrentamendu armatua 1895ean berpiztu zen Filipinetan eta Kuban. Hala ere, EE.BB.k, “Maine” zeritzon ontzi iparramerikarraren leherketaren aitzakiarekin, gerrari hasiera eman zioten eta berehala amaitu zen, armada espainiarra zapaldu zutelarik.
Errendizio formala 1898ko abenduan sinatu zen Parisko bakean; Espainiak Puerto Rico eta Filipinak Estatu Batuei eman eta Kubaren independentzia onartu zuen. 98ko hondamendiak nortasun krisi bat eragin zuen espainiar gizartean. Gai honi, 1897ko abuztuan, Angiolillo anarkistaren eskutik gertatutako Cánovasen erailketa gehitzen badiogu, erraz ulertuko dugu Errestaurazioaren krisiak non duen abiapuntua.
98ko krisia
Espainiako krisi egoerak 98ko hondamendiaren arazoei buruzko hausnarketa intelektual eta politiko sakona eragin zuen. Erregenerazionismoak oso gogor kritikatu zuen Errestaurazioaren sistema eta jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua eta baztertzea proposatu zuen. Pertsonarik nabarmenena Joaquín Costa izan zen. Erregenerazionismoa eta XX. mendera igarotzean nagusi zen pesimismoa ezin hobeto islatu zuen 98ko belaunaldi heterogeneoak.
Alfontso XIII.aren erregealdia (1902-1931)
Cánovasen hilketaren ondoren, Errestaurazioaren sistema krisian sartu zen. Alfontso XIII.aren erregealdia hasi zenean 1902an (16 urte zituela), arazo asko zeuden mahai gainean:
- Erregearen esperientzia eza eta gaztetasuna.
- Nekazaritzaren esparruko atzerapena, protekzionismoak bultzatutako industriaren ahultasuna eta, orokorrean, Espainiak Europarekiko zuen atzerapen ekonomikoa.
- Nazionalismoak eta erregionalismoak, gehienbat Katalunian eta Euskal Herrian kokatuak.
- Armada ere arazo bihurtu zen, koloniak galdu ostean ez baitzegoen ofizialen kopuru orekaturik.
- Ordena publikoaren arazoak eta langileen mugimendu antolatuak (UGT eta CNT).
Krisi sozial eta politikoak
Espainiak zituen arazoak lehertu egin ziren eta zalantzan jarri zuten erregimen politikoaren jarraipena.