1876ko Uztailaren 21eko Legea: Azterketa eta Iruzkina

Historia4,82 KB

1876ko Uztailaren 21eko Legea (Iruzkina)

Sarrera

Aurrean dugun testua 1876ko uztailaren 21eko legea da. Horregatik testu juridikoa da herritar guztiei zuzenduta dagoelako, bereziki euskaldunei. Beraz, testu publikoa da. Lehen mailako informazio iturria delako historikoa da. Egilea Gorteak dira, eta bertan Canovas del Castillo nabarmentzen da. Espainiar politikari eta historialaria izan zen. XIX. mende amaieran Espainiako gobernuburu izan zen Arsenio Martinez Camposen estatu-kolpearen ostean. Espainiako monarkiaren berrezartzearen irudi nagusiena izan zen eta alderdi kontserbadorean buru eztabaidaezina. Kritika handiak jaso ditu itxura hutsezko demokrazia sortzeagatik, alderdien txandakako sistema bultzatuz. Madrilen erredaktatu zen 1876ko uztailaren 21ean eta Gaceta de Madriden, gobernuaren egunkari ofizialena, argitaratu zen 4 egun beranduago.

Azterketa: Kontzeptuak

Testua ulergarriagoa egiteko, kontzeptu hauek azalduko ditugu:

  • Alfontso XII: Espainiako errege izan zen 1875etik 1885era. Borboien berrekuntzaren lehen erregea. Isabel II.aren semea. Estatu-golpeagatik ezaguna. Oso gazte hil zen tuberkulosiak jota.
  • Konstituzioa: 1876ko konstituzio liberal-kontserbadorea (sufragio mugatua). Hirugarren Gerra Karlista amaitu eta erregegai karlista Espainiatik kanpora joan zen. Eskubideen aldarrikapena. Sistema Canovistaren funtsezkoa.
  • 1837-09-19: Foruen iraupena zalantzan jartzen zuen dekretua.
  • 1841-08-16: “Hitzartutako Legea” sinatu zuten Nafarroatik foruak negoziatzera joandakoek. Nafarroak erresuma forma galdu zuen, aduanak kostara eraman, derrigorrezko soldaduska.
  • 1841-10-29: Beste probintzietan eman zen. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan aduanak estatuaren menpe geratu ziren. Berezitasun militarrak eta fiskalak gorde ziren.
  • Foru Araubidea: Tradizioetan oinarrituta dauden legeak hainbat berezitasun ekartzen zuten euskal lurraldeetan, autonomia handia emanez eta askatasun erregimena ezarriz (salbuespen militarra eta fiskala, foru baimena, Batzar Nagusia eta Foru Aldundia).

Legearen Artikuluak

  1. 1. Art: Konstituzioak betebehar militarrak eta fiskalak ezartzen dizkiote Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko biztanle guztiei.
  2. 2. Art: Salbuespen militarra amaitzen da eta legeen arabera, hiru probintzia horiek gizonezko kupoa aurkeztu beharra dute.
  3. 3. Art: Salbuespen fiskala amaitzen da eta hiru probintziak behartuta daude estatuko aurrekontu kontribuzio, errenta eta zergak ordaintzera.
  4. 4. Art: Aspaldiko foruen aurkako dekretuak gogora ekarriz, gainontzeko arrasto foralak indargabetzeko, hiru probintziek, lehengo foru araubidean eskatzen dituzten erreforma guztiak onartu behar dituzte. Batzar Nagusia / Foru Aldundia.

Iruzkina

Testua garai historiko baten adierazlea da. Alfontso XII.aren erregealdiaren hasieran amaiera emango zaio azken gerra karlistari. Izan ere, 1872an Savoiako Amadeo errege aukeratzen dutenean karlistek gerrari ekingo diote. Oraingo honetan arrazoi printzipala katolizismoaren defentsa izango da, seiurte iraultzaileen estatu laikoa ezarri delako Espainian. Horrela, jainkoa, aberria, erregea eta foruak printzipioetan oinarrituta karlistek eraso militarra hasiko dute. Karlisten artean gainera aipatu behar da neokarlismoa. Alegia, betiko karlistei gehituko zaizkielako liberal moderatu asko mugimendu iraultzailearekin ados ez daudelako. Gerra lau urteetan zehar garatu zen eta haietan gertaera aipagarri asko izan ziren. Esaterako, hasieran Santa Kruz apaizaren gerrillak aipatu behar dira edota 1873tik karlistek osatuko duten estatu berezia, Lizarran hiriburua zuena. 1874an, amaieran, Bilbo erasotzen hasiko dira karlistak. Ekintza honetan izandako porrotak ekarriko du karlismoaren beherakadaren hasiera. Azkenik, 1875ean Alfontso XII.a errege izatera iristen denean talde karlistaren barruan zatiketa gertatuko da; liberal moderatuek utziko diote karlismoari babesa ematen eta errege berriaren taldera pasako direlako. 1876ko otsailean, Lizarra eroriko da eta errege karlistak (Karlos VII) Frantziara ihes egin behar izan zuen. Liberalek behin betiko garaipena lortuz horrela. Horregatik testuan irakurri dugun bezala Canovasen gobernuak, foruak ofizialki abolitu zituen.

Konklusioa

Esan dugun guztiarengatik eta bereziki zituen ondorioengatik garrantzi handiko testu baten aurrean gaude. Mendeetan zehar indarrean egon ziren foruak indargabetzen dira. Hala ere, euskal liberal foruzaleen laguntza eskuratzeko Canovasek adostuko du erregimen fiskal berezia euskal lurraldeentzat: Kontzertu Ekonomikoa (1878ko otsaila). Horren arabera, gaitasunari eutsiko zioten, estatuari urtero aldez aurretik finkatutako kopuru bat ordainduz gero.

Deskargatu

PDF Word HTML