1839ko Urriaren 25eko Legea: Foruen Berrespena eta Mugak

Historia2,27 KB

Fernando VII.a hil zenean, Maria Kristina izendatu zuten erregina orde 1840 arte. Isabel II.a adin txikikoa baitzen, eta denbora tarte horretan, hain zuzen ere, gerra zibila sortu zen absolutisten eta liberalen artean.

Karlisten eta Liberalen Arteko Gatazka

Karlistek absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldezten zituzten; isabeldarrak edo kristinoak, berriz, liberalismoa ezartzearen, legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden. Hego Euskal Herrian izan zen gerra gordinen, ordura arteko komunitateen eta haien ohiko bizimodu tradizionalen arteko oreka desegin baitzen. Karlisten leloak “Jainkoa, aberria eta erregea” zioen; liberalismoak, berriz, Estatuaren laikotasuna eta Euskal sistema tradizionalarekin bateraezina zen berdintasuna eta zentralizazioa babesten zituzten. Hala ere, denak ez ziren Karlismoaren aldekoak Euskal Herrian. Karlistek gerrillen taktika erabili zuten eta horren ondorioz liberalek landa inguruetan arreta jarri behar izan zuten. Hala ere, hiri gehienek liberalen kontrolpean jarraitu zuten.

Bergarako Ituna eta Foruen Berrespena

1839an, gerraz nekatuta, bi taldeak bat etorri ziren: liberalak ohartu ziren onura gehiago ekarriko ziela foruen auzia eta Don Karlosena bereizteak, eta karlisten aldean, bestalde, transakzionista deritzon sektoreak gatazkari irtenbide hitzartua ematearen alde egin zuen. Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergarako Ituna sinatu zuten 1839ko abuztuan; hitzarmenaren arabera, Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ari, eta Esparterok Foruak babesteko hitza eman zuen. Gorteek, gehiengo moderatuaz osatuta, eta Maria Kristinak Nafarroako eta euskal herrialdeetako foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25ean “batasun konstituzionalari utzi gabe”, eta udal tradizionalak aitortu zituzten.

Ondorioak: Foruen Mugak eta Zentralizazioa

Espartero erregeorde izan zen garaian (1840-43), ezerezean utzi zituen foru fasea eta Aldundiak eta batzar tradizionalak, muga zergak portuetara eta mugetara eraman ziren, eta Estatuaren legeak aplikatu ziren udal antolaketan. Hala ere, lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek estatu liberal berriaren barruan.

Deskargatu

PDF Word HTML