1812ko Espainiako Konstituzioa: Analisia eta Testuingurua
Espainiako Lehen Konstituzioaren Artikulu Garrantzitsuenak
Espainiako lehen konstituzioaren artikulu garrantzitsuenak aztertuko ditugu. Lehen mailakoa da, momentuan idatzita dagoelako. Izaera juridikoa du, Konstituzio idatzia delako. Gaia politikoa da (printzipio liberalak daudelako). Egileak Cadizen bildutako diputatuak izan ziren eta jasotzaileak Espainiako hiritarrak (bi hemisferioetakoak). Independentzia Gerra bitartean idatzi zen (bi botere zeuden momentuan). Cadiz aukeratu zen, Frantsesek konkistatu gabeko hirietako bat zelako, beste guztiak frantzesen menpe zeudelako. Autoreen asmoa Espainiarrei adieraztea zen zer nolako herrialdea izango zen (eskubide nahiz betebeharrak) gerra irabaziz gero, eta, bide batez, euren babesa lortzea.
Konstituzioaren Printzipio Nagusiak
Ideia nagusia, konstituzioaren baitan dauden printzipio liberalak erakustea da. Testuaren oinarria sarrera eta artikulu garrantzizkoenak dira.
- Sarrera: Fernando VII.aren egoera azaltzen du (“Gatibutasuna”, etab.) eta bera Monarkia Konstituzionaleko errege izango dela konturatzen da.
- 1. artikulua: Bi hemisferioetako herritarrei zuzendua: Espainia eta Espainiako koloniak.
- 3. artikulua: Subiranotasun nazionala; nazioak du boterea bere eskuetan.
- 8. artikulua: Zerga sistema progresiboa da.
- 12. artikulua: Liberalismoaren oinarrien kontra egiten duen artikuluetako bat (“Katolizismoa izango da erlijio bakarra”).
- 14. art.: Monarkia konstituzionala; konstituzioaren menpe dago eta herentziazkoa da.
- 15., 16. eta 17. artikuluak: Botere banaketa: Exekutiboa (The King); Legislatiboa (Gorteak); Judiziala (Epaitegiak).
- 371.: Giza-eskubidea (adierazpen askatasuna) jasotzen du.
Testuinguru Historikoa: Independentzia Gerra
Testu hau Espainia Frantsesen menpe zegoela idatzi zen. Napoleonen tropek Espainia hartu zuten, Portugal inbaditzeko aitzakiaz, Godoyk proposatutako Fontainebleauko ituna sinatu ostean, 1807an. Tropa frantsesak Espainia hartzean, herritarrak Godoyrekin haserretu eta Aranjuezko matxinada eman zen, non Fernando VII. printzea herritarrak lasaitzen saiatu zen. Hurrengo goizean bere aita Carlos IV.ak errege izendatu zuen. Egun gutxira, Napoleonek Fernando eta Carlos Baionan elkartu zituen, non koroa bere anaia Jose Bonaparteri ematea lortu zuen (“Baionako abdikazioa” bezala ezagutzen dena).
Matxinada eta Gorteen Sorrera
Espainiako herria ez zegoen ados Jose I. tronuan izatearekin eta, 1808ko maiatzean, herritarrak frantziar armaden aurka altxatu ziren Madrilen, Independentzia Gerrarekin hasiz; ondorioak larriak izan ziren ordea, herritarren aurkako fusilamendu ugari izan baitziren. Erantzun gisa, erresistentzia indartzeko, Probintzia-batzordeak (edo junta probintzialak) sortu ziren, geroago Batzorde Zentral Gorena osatuko zituztenak. 1812an jada Frantziar tropa asko Errusiara erretiratzen hasiak ziren, beraz, Espainiarrak guduak irabazten hasi ziren, adibidez Aranpilesen. Batzorde Zentral Gorenak Gorteetara deitu zuen Cadizen. 1813an Valençayko ituna sinatzearekin batera Independentzia Gerra amaitu zen.
Gorteetako Taldeak eta Ondorioak
Gorteak osatzen zituzten kideak erdiko klase intelektualak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren gehien bat, baina bazeuden industria- eta merkataritza-burgesiako kideak ere. Cadizko Gorteek, Batzar Konstituziogilea eratu eta nazio subiranotasuna ezarri ondoren, Frantziako Iraultza eredutzat hartuz, iraultza liberala hasi zuten, herritar guztiei eskubide berdinak emanez. Berehala, bi talde sortu ziren Cadizko ganberan: liberalak (prentsaren laguntzarekin) eta absolutistak (eliza katolikoaren laguntzarekin). Modu honetan, Espainiako lehen konstituzioa idatzi zen, non absolutismoa/antzinako erregimena desagertarazteko hainbat dekretu proposatu zituzten, testuan ikus daitezkeenak.
Historian garrantzi handia izan zuen, Espainiako lehen konstituzioa izan zen, printzipio liberalak aplikatu ziren ere. Hirugarrena izan zen munduan, Frantzia eta AEB ondoren. Fernando VII Espainiara itzuli zen absolutismoa ezarriz, beraz, ezin izan zen martxan jarri baina, erdutzat hartu zen ondorengo konstituzioentzako, aurreratuenetako bat izan zelako.